09:30 Ganadua eta salmenta postuak plazan. 12:00 Kalejira txistulari eta trikitilariekin. 12:30 Gazta eta sagardo dastaketa plazan. Antzulako eta Aiherrako gaztak. 18:00 San Isidro pilota txapelketako finalak frontoian. 19:00 Erromeria Gauargi taldearekin Zurrategin.
10:00 Kalejira13:00 Dantza emanaldia.15:00 Herri bazkaria17:30 Erraldoiak19:00 Larrain Dantza19:30 Matraka Elektrotxaranga22:00 DJ Iver
Lucio Muñoz artista ezagutzeko umeendako antolatutako arte lantegia; 6 eta 12 urte bitarteko umeendako. Pintore abstraktuak egurra modu espresiboan eta poetikoan landu zuen, Arantzazuko Basilikan utzitako erretaulan nabarmena den moduan. Prezioa, bost euro. Izena emateko: adiskideak@arantzazu.org / 688 61 38 40 (Leku mugatuak)
Elgetako Amantalak talde feministak eta Kantsatzeke mendi taldeak bat egin dute Bizkaiko mendi federazioak antolatutako Emakumeak gailurretan ekimenarekin. Hala, talde bat Erdellara igoko da zapatuan, hilak 16. Taldea 10:30ean abiatuko da plazatik. Hitzordua Erdella tontorrean 12:00etan da.
Ardo apardunak aurtengo Ardo Egunean, Maider Larrrañagarekin eta Toni Perezekin.
Getariako txakolina jatorria deiturako sei upategitako txakolina dastatzeko aukera. Herriko ekoizleen produktuak dastatu eta erosi ahal izango dira, hanburgesak eta pintxoak. Goiza girotuko dute Lazkaoko eta Aretxabaletako konpartsek eta Imanol Intxausti eta Iñaki Larrea trikitilariek.
Broken Brothers Brass Band taldea Oñatiko kaleetan zehar kalejiran, Oñatiko blues jaialdiaren barruan. Sarrerak: egun bateko prezioa 10 euro, bi egunetako bonua 18 euro.
Buztingintza tailerra egingo dute.
Bosgarren urtez artzain txakurren lehiaketa egingo da Otala Zelai alboko zelaian. Parte hartuko dutenak: Asier Dacosta, Zeru txakurrarekin; Javier Gastañaga Cool-ekin; Xabier Gastañaga Sandy-rekin; Bittor Bengoetxea Puppy-rekin; Manuel Gorriti Turbo-rekin; eta Mikel Pagazartundua Lay-rekin. Txosna egongo da Urbaltzen eskutik.
Jabetze Eskolak antolatuta, kontatuak izateko istorioak, errepikatu ez daitezen.Saio hauetan, beste garai eta testuinguru batzuetan gertatu diren istorioak ezagutuko ditugu, zeintzuetan feminismoak alde batera utzi dituen beste zapalkuntza-sistema batzuk. Irakaslea: Luciana Alfaro (gazteleraz).
Inazio zaharrak gaztazko gaileta gozoak dastatzea maite du gehien te kikara bat edaten duen bitartean; gaur, gaileta-kutxa hutsik eta zulatua aurkituko du... Bakarrik bizi da Inazio. Aktibo eusten duten erritu txikiz betetzen ditu egunak: egunkaria erostera joan, txoriak entzutea... eta, batez ere, merienda-ordua! Gaur, baina, dena aldrebestu zaio: gaztazko gaileta-kutxa hutsik eta zulatua dago. Erruduna aurkituko du Inaziok: sagutxu bat, agurearen bakardadea aldaraziko duena. Sarrera: lau euro.
Gorosarri dantza taldearen 60. urteurreneko argazki erakusketa ikusgai dago, gaur, kultura etxean, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
'Kroken: el libro negro de las horas' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Manuel Sanabria eta Joaquin Llamas. Iraupena: 111 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Gaur beste bi talde: Wax & boogie eta Pablo Sanpa batetik eta Noa & The Hell Drinkers taldea bestetik. Sarrera: egun baterako 10 euro, bi egunetarako bonua, 18 euro.
Baionako Kortsarioen sorkuntzek hartuko dute Aroztegi. Inaugurazioa apirilaren 30ean egingo dute, eta 18:30ean Shane Curley eta Azkaiter Peloxek kontzertua eskainiko dute. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Bi objektu hartuta –pitxer bat eta oinarri bat– sei artistak elementu horiek nola interpretatu eta euren lanetan nola islatu dituzten ikusten da erakusketa honetan. Bakoitzak bere ikuspegia, estiloa eta teknika nola ematen dituen ikustea izan da asmoa, eguneroko objektu bat adierazpen artistiko berezi bihurtuz.Artistak dira: Xabier Mendizabal, Ander Etxaniz Altube, Mirari Sagarzazu, Itziar Bastarrika, Katalin Antxia Abasolo eta June Baonza Pagaldai.