2026/05/16 18:00

Ikuskizunak

'Gazta gailetak' haurrentzako txotxongilo ikuskizuna

'Gazta gailetak' haurrentzako txotxongilo ikuskizuna
Seminarixoa, Bergara

Inazio zaharrak gaztazko gaileta gozoak dastatzea maite du gehien te kikara bat edaten duen bitartean; gaur, gaileta-kutxa hutsik eta zulatua aurkituko du... Bakarrik bizi da Inazio. Aktibo eusten duten erritu txikiz betetzen ditu egunak: egunkaria erostera joan, txoriak entzutea... eta, batez ere, merienda-ordua! Gaur, baina, dena aldrebestu zaio: gaztazko gaileta-kutxa hutsik eta zulatua dago. Erruduna aurkituko du Inaziok: sagutxu bat, agurearen bakardadea aldaraziko duena. Sarrera: lau euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak