Eva Tobalinak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Sarrera doakoa izango da. Doako bisita gidatuak: bilduma 10:30ean, euskaraz; 11:45ean, gaztelaniaz. Bi ilunabarren eguna erakusketaren bisita gidatua: 13:00ean, euskaraz; 13:30ean, gaztelaniaz. Izena eman behar da: 943 76 90 03 / laboratorium@bergara.eus.
Oñatiko Jabetze Eskolaren barruan, ikastaro honetan, eskuak eta hariak erabiliko dituzte barneko korapiloekin konektatu eta poliki-poliki horiek askatzeko. Oihana Merino da gidaria.
'Kroken: el libro negro de las horas' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Manuel Sanabria eta Joaquin Llamas. Iraupena: 111 minutu. Gaur ikuslearen eguna da; sarrera da 4,50 euro.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Bi objektu hartuta –pitxer bat eta oinarri bat– sei artistak elementu horiek nola interpretatu eta euren lanetan nola islatu dituzten ikusten da erakusketa honetan. Bakoitzak bere ikuspegia, estiloa eta teknika nola ematen dituen ikustea izan da asmoa, eguneroko objektu bat adierazpen artistiko berezi bihurtuz.Artistak dira: Xabier Mendizabal, Ander Etxaniz Altube, Mirari Sagarzazu, Itziar Bastarrika, Katalin Antxia Abasolo eta June Baonza Pagaldai.