AMS eta Garagune Arrasateren eskutik eta Aniztasuna Hilabetearen baitan.
Jose de Azpiazu Musika Eskolak antolatutako Musika Astearen baitan, gaur, Santa Anan: 16:45-16:55 / Txistuak 16:55-17:10 / Musika goiztiarra 17:10-18:10 / Akordeoiak 18:10-19:10 / Metalak eta Pianoa 19:15-20:15 / Helduak Eta gaztelekuan: 17:00-19:00 / Gitarrak
Oñatiko Jabetze Eskolaren barruan, ikastaro honetan, eskuak eta hariak erabiliko dituzte barneko korapiloekin konektatu eta poliki-poliki horiek askatzeko. Oihana Merino da gidaria.
'Amarga Navidad' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Pedro Almodovar. Iraupena: 111 minutu. Ikuslearen eguna da gaur; sarrera da 4,50 euro.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Baionako Kortsarioen sorkuntzek hartuko dute Aroztegi. Inaugurazioa apirilaren 30ean egingo dute, eta 18:30ean Shane Curley eta Azkaiter Peloxek kontzertua eskainiko dute. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Bi objektu hartuta –pitxer bat eta oinarri bat– sei artistak elementu horiek nola interpretatu eta euren lanetan nola islatu dituzten ikusten da erakusketa honetan. Bakoitzak bere ikuspegia, estiloa eta teknika nola ematen dituen ikustea izan da asmoa, eguneroko objektu bat adierazpen artistiko berezi bihurtuz.Artistak dira: Xabier Mendizabal, Ander Etxaniz Altube, Mirari Sagarzazu, Itziar Bastarrika, Katalin Antxia Abasolo eta June Baonza Pagaldai.