Seme-alaben heziketaren gaineko gogoeta egiteko eta bizipenak partekatzeko gurasoen eskola jarri dute abian. Garaia enpresako kideak arduratuko dira eskola dinamizatzeaz eta hilabetean behin elkartuko dira.
Oñatiko Jabetze Eskolaren barruan, ikastaro honetan, eskuak eta hariak erabiliko dituzte barneko korapiloekin konektatu eta poliki-poliki horiek askatzeko. Oihana Merino da gidaria.