Gaur da apirileko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bideak dira: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84. Bestalde, odol ateratzeko asteko martitzenean, eguaztenean eta eguenean ere hartu daiteke txanda internet bidez, online, gotatanta.eus loturan sartuta.
Liburutegiko ipuin kontalari taldearen eskutik ipuin kontalari saio berezia, barikuan. Bi saio izango dira. 17:30-18:15, HH2, HH3, HH4 eta LH1eko umeendako. 18:30-19:15, LH2, LH3, LH4 eta LH5eko umeendako.
Ongizate emozionala. Kontzientzia eta Gorputza, ardatz hartzen dituen hitzaldia. Hariak taldeko Carol Palacioren eskutik. 12-16 urteko nerabeei zuzenduta.
Hizlariak: Mikel Reparaz, Borja Macias eta Natale Seron. Ostean, afaria egingo dute Pertxa elkartean. Izena emateko azken eguna: apirilak 16. Izen-ematea: 610 28 97 48 telefonoan edo Lanbroa Kultur Elkartearen webgunean. Antolatzailea: Lanbroa.
'Lapönia' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: David Serrano. Iraupena: 89 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Emily Brontë idazle britainiarraren Cumbres borrascosas eleberri ezagunaren adaptazioa da filma (Erresuma Batua, 2026, 135 min.) eta Margot Robbie eta Jacob Elordi ditu protagonista. Prezioa: 5 euro.
Baztango Kaskezur eta Ondarroako taldeek joko dute.
Iruñerrian sortutako taldea da Burutik, 2020an; bi gitarra, baxua, bateria eta akordeoiarekin osatuta dago eta pop-rock doinuak lantzen dituzte. Ipuinak izeneko azken lana aurkeztuko dute. Sarrera: 6 euro.
Dolmenen Ibilbidean egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako hainbat elementu jarriko dituzte ikusgai lehendabiziko aldiz Bergaran. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.