Garbigune ibiltaria Salbador kaleko plazan izango da, 10:00etatik 21:00etara.
Hizkuntza: Euskara
Oñatiko Jabetze Eskolak antolatuta, ekofeminismoaren gogoetak partekatuko dituzte baratzea lantzen duten bitartean. Ane Gorosabel eta Nere Aspiazuren eskutik. Euskaraz eta gaztelaniaz. Otsailak 25, Martxoak 11, Apirilak 15, Apirilak 25 eta Maiatzak 9. Asteazkenak, 16:00-19:00 eta larunbatetan 9:00-12:00. Natur Eskola eta Okitaño baratza parkean.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
W74: arrazoia, boterea eta etorkizuna aldi baterako erakusketaren bisita gidatuak egingo dituzte: 17:30ean eta 18:30ean, euskaraz; 18:00etan, gaztelaniaz.
Jabetze Eskolak antolatuta yoga hastapen ikastaroa egingo dute apirileko hiru eguaztenetan, Irati Etxebarrieta eskoriatzarrak gidatuta –euskaraz–.
Jabetze Eskolak antolatuta, kontatuak izateko istorioak, errepikatu ez daitezen.Saio hauetan, beste garai eta testuinguru batzuetan gertatu diren istorioak ezagutuko ditugu, zeintzuetan feminismoak alde batera utzi dituen beste zapalkuntza-sistema batzuk. Irakaslea: Luciana Alfaro (gazteleraz).
Ate irekiak Larraña Institutuan. Oñati institutuko Larraña ikastetxean, maila ezberdineko sei ziklo eskaintzen dira.
No en mi nombre: Islamofobia en nombre del feminismo izeneko hitzaldia Oñatiko Jabetze Eskolak antolatuta. Hizlaria: Hajar Samadi. Gazteleraz.
Joan nahi duten gurasoei aurrez hitzordua hartzea eskatzen zaie. Horretarako, telefonoz deitu –943 71 64 05–, mezu elektronikoa bidali –oinati.oinati@haurreskolak.eus– edo Olakuako egoitzara bertara hurbiltzea eskatzen da. Matrikulazio epea apirilaren 13tik maiatzaren 4ra egongo da zabalik.
Dolmenen Ibilbidean egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako hainbat elementu jarriko dituzte ikusgai lehendabiziko aldiz Bergaran. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.