09:00etan Mendizaleen Plazatik abiatuta VI. Piñukoku Enduro Martxa. 28 km. 1300 m-ko desnibela. Ibilbide motzagoa egiteko hainbat aukerarekin. Prezioak: federatuek 20 euro, ez federatuek 25 euro. Izen-emateak hemen eta egunean bertan 08:00etan plazan.
Olaso dorrea bisitatzeko aukera. 10:15ean, euskaraz; 12:15ean, gaztelaniaz. Prezioa: tarifa kontsultatu. Publiko orokorra. Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa.
Antzerki tailerra egingo dute.
Euskal Herriko Itzuliko tropela birritan pasako da Elgetatik, azken etapan. Bietan Asentziotik. Hain zuzen ere, 14:15ean eta 17:15ean. Adi zirkulazio mozketei.
Aniztasuna Mugarik Gabe izeneko areto futbol taldea sortu berri dute eta ezagutzera emateko ate irekiak egingo dituzte.
'Cumbres borrascosas' filma (AEB, 2025). Zuzendaria: Emerald Fennell. Iraupena: 135 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Apirilaren 18tik maiatzaren 16ra egingo da hika ikastaroa Oñatin. Hiru goiz –apirilak 18, apirilak 25, maiatzak 16– eta bi arratsalde –apirilak 30, maiatzak 8–. Irakaslea: Beatriz Igartua. Doan. Formularioa beteta eman behar da izena.
Hoppers film animatua. Zuzendaria: Daniel Chong. Iraupena: 104 minutu. Sarrera, 4 euro.
Hizkuntza: Gaztelania
Dolmenen Ibilbidean egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako hainbat elementu jarriko dituzte ikusgai lehendabiziko aldiz Bergaran. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Torrente Presidente filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Santiago Segura. Iraupena: 102 minutu. Sarrera, 5 euro.