Oñatiko Jabetze Eskolaren barruan, ikastaro honetan, eskuak eta hariak erabiliko dituzte barneko korapiloekin konektatu eta poliki-poliki horiek askatzeko. Oihana Merino da gidaria.
Idazketa tailerra Joxemari Iturralderekin, udal liburutegiak antolatuta. Ez da beharrezkoa esperientziarik izatea. Kultura etxeko bilera gelan izango da. Ikasturteko azken saioa gaur.
'Cumbres borrascosas' filma (AEB, 2025). Zuzendaria: Emerald Fennell. Iraupena: 135 minutu. Gaur ikuslearen egun da; sarrera da 4,50 euro.
Apirilaren 18tik maiatzaren 16ra egingo da hika ikastaroa Oñatin. Hiru goiz –apirilak 18, apirilak 25, maiatzak 16– eta bi arratsalde –apirilak 30, maiatzak 8–. Irakaslea: Beatriz Igartua. Doan. Formularioa beteta eman behar da izena.
Joan nahi duten gurasoei aurrez hitzordua hartzea eskatzen zaie. Horretarako, telefonoz deitu –943 71 64 05–, mezu elektronikoa bidali –oinati.oinati@haurreskolak.eus– edo Olakuako egoitzara bertara hurbiltzea eskatzen da. Matrikulazio epea apirilaren 13tik maiatzaren 4ra egongo da zabalik.
Dolmenen Ibilbidean egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako hainbat elementu jarriko dituzte ikusgai lehendabiziko aldiz Bergaran. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Torrente Presidente filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Santiago Segura. Iraupena: 102 minutu. Sarrera, 5 euro.