Garbigune ibiltaria Olakua auzoan egongo da gaur, autobus geltokiaren ondoan; goizetik bakarrik gaur.
Basilikaren altxorrak ezagutzeko: 10:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz. Izena emateko: 943-71 89 11 edo infoturismo@debagoiena.eus.
Txokolatearen gaineko bideoa ikusteko aukera: 12:00etan eta 17:00etan. Izena emateko: 605 76 35 95.
San Migel parrokia eta erdigunea ezagutzeko aukera. Izena emateko: 943-78 34 53.
Munstroen bila izeneko emanaldi musikatua egingo dute Maria Oses idazle arrasatearrak eta Idoia Asurmendi musikari aramaioarrak. Korrika Kulturalaren baitan antolatuta. Sarrera: 6 euro.
Ke lepo eta Felix Buff eta Puntu Takoma taldeak, Burrunda Faktoriaren eskutik. Sarrera, zortzi euro; murriztua, hiru euro.
'Torrente presidente' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Santiago Segura. Iraupena: 103 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Iñaki Jauregialtzo zeramikagile oñatiarraren erakusketa izango da, Sastiñan. Bertsolari ezagunen zeramikazko irudiak egongo dira ikusgai egun hauetan: martxoaren 13, 14, 15, 19, 21, 22, 28 eta 29an. Ordutegia egubakoitzetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatuetan eta domekatan 12:00etatik 14:00etara.