BAI batuko den plastiko mota: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa, belar boletan erabiltzen den plastikoa, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa, negutegiak estaltzeko plastikoa. EZ dute batuko: sokak eta sareak eta (plastikotik bereiztuta, zaku batean ondo bilduta aterako dira. Plastikoa txukun ez badago, puntu horretan ez dute bilketa egingo). Bilketa puntuak (ARRATSALDEZ, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretikdeitu adosteko. Bilketa lekuren bat aldatzea nahi baduzue, deitu 943 76 25 47 telefonora): Aretxabaletan: Lausita, Izurieta bidegurutzetik 100 m-tara; bañuetxe, Mendiolako bideparean; Oroko bidegurutzean. Oñatin: Zañartu, Zuazola inguruan; Murgialdai, Asentsio ermitan; Olabarrieta, autobus geltokian; musika eskola gainekaldean Bergaran: Ugarrixa, granja parean; Muinondo, trenbide ondoan; San Juan auzoko eliza aurreko plazan. Noiz behinka, (aurrez derrigorrez telefonoz deitu, bestela ez da pasatzen. 943 76 25 47): Antzuola: ekarpen gune ondoan. Aurrez deitu. Arrasate: Udala, Bedoña eta Garagartza. Aurrez deitu eta lekua adostuko da. Bergara: Elosu. Aurrez deitu eta lekua adostuko da Elgeta. Aurrez deitu eta lekua adostuko da Eskoriatza. Aurrez deitu eta lekua adostuko da. Leintz Gatzaga: Aurrez deitu eta lekua adostuko da.
Manex Beristainek egingo du berba, Amaidolua elkarteak eta San Felipe Elkarlaguntzak gonbidatuta.
Beste herrietan bakardadearekin lotuta dauden iniziatibak ezagutzeko aukera. Debalde, aurretiko izen-ematerik gabe.
Landuko duten komikia da 'Ava'. Egileak: Ana Miralles y Emilio Ruiz. Saioaren dinamizatzailea: Kike Infame.
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.