Musika eskolako Santa Zezilia kontzertu txikia izango da.
Santa Zezilia musikarien zaindariaren egunaren bueltako ekitaldia egingo dute Leizarra musika eskolako kideek. Bandak eta dantzako talde batek hartuko dute parte eta hizkuntza musikaleko ikasleek abestu. Ondoren, txokolatea hartuko dute guztiek elkarrekin.
Bi saioko formakuntza haurren eta nerabeen gurasoendako. Egunak: azaroak 11 eta 18. Ordua: 17:30. Izenburua: Nola hitz egin heriotzaz gure haur eta nerabeekin. Trebatzailea: Miren Ros. Izen-emateak: hezkuntza.egleta@gmail.com.
Teresa Conde medikuak eta Karmele Uribarri erizainak Pentsatu, hausnartu... hitzaldia egingo dute bizitzaren amaieran hartu beharreko erabakien gainean hausnartzeko.
Gaurko Tertulixan saioan, Joxe Azurmediren 'Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk' liburua landuko dute. Dinamizatzailea: Itziar Ugarte.
Juan Martin Elexpuruk Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu duen Euskararen mende magikoak (V-IX K.o.) liburua aurkeztuko du. Goi erdi arora eramango du irakurlea, eta garai hartan sortu omen ziren euskalduntze berantiarra, -a artikulua, Euskara Batu Zaharra eta euskalkiak ditu aztergai idazle bergararrak. Liburuak salgai izango ditu bertan.
Liburutegiak antolatutako Hitzez Pitz irakurketa taldearen saio berria.
Lagungarri taldeko kideek parte hartuko dute.
'Un oceáno de plástico' dokumentala (Hong Kong, 2016). Zuzendaria: Craig Leeson Iraupena: 102 minutu. Natur Eskolak antolatutako Hondakinen Prebentziorako Astearen barruan.
Aritz Gordoren argazki erakusketa, Mendi Astearen barruan. Kultura etxeko erakusketa gelan.
Iturrigorri Elkarlan elkarteak, Oñatiko udalarekin lankidetzan, mindfuldness eta erlaxazio tekniketan sakontzeko tailer zikloa (6 saio) eskainiko du Oñatin, doan. Datak: Azaroak 4, 11, 18, 25 eta abenduak 2 eta 9. Izena emateko: maribelpachecos@gmail.com.
Mendiko federatu kanpainaren barruan, gaur era presentzialean alta, baja, edo aldaketak egiteko aukera egongo da. Aldaketak egiteko beste aukera bat Korreo Elektronikoa erabiltzea da, Alonamendi.mendi@gmail.com helbidera idatziz. Azaroaren 3tik 24ra.