Oñatiko jaien barruan, hauxe gaurko egitaraua: 10:00etatik 12:00etara, SOKAMUTURRA, plazan. 15:00etan, BAZKARIA, txosnagunean. 17:30etik 19:30era, SOKAMUTURRA, Plazan, Kale Barrian eta Atzeko Kalen. Lopene ganadutegia. 18:00etan, ROCKALEAN, kalejira. 19:00etan, DIBERTSIOAK, txosnagunean. 20:00etan, PURO RELAJO taldearen kontzertua, plazan.
Nerea Jauregizar farmazialariak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Miguel Okinaren (Bergara, 1924-2021) erretratu, paisaia eta bodegoi adierazgarrienen aukeraketa, bere estilo eta garai desberdinetan, 40ko hamarkadatik XXI. mendearen hasiera arte; margolari bergarar emankorraren trebetasun teknikoaren eta moldakortsunaren erakusgarri argia. Herritarrek informazioan eta lanen ekarpenean emandako laguntzari esker, eta hautaketa prozesu konplexu baten ondoren, guztira 47 olio jarriko dira ikusgai Bergarako Aroztegi Aretoan 2025eko urriaren 3tik 26ra. Erakusketaren inaugurazioa urriaren 3an izango da, 19:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.