Ikasturteko laugarren ibilaldia egingo dute Osasun Publikoaren eskutik.
Amaia Garitano Antzuolako botikariak buru osasunari buruzko hitzaldia egingo du, Landatxopen, herritar guztiei irekita.
Egunerokotasuneko kontuez ariko da Beristain oholtzan, umoretik eta mediokridadearen apologia garbia eginez. Maria Oses eginiko gidoia da, eta, aktorea, berriz, Iholdi Beristain.
Arrasateko Ttakun txalaparta taldearen eskutik. Gaur, lehenengo saioa. Aurrez eman behar zen izena.
Euskaraldia dela eta, bakarrizketak izango dira Torresoroan: Manex Astigarraga, Antton Telleria eta Xabin Fernandez.
Iraide Ansorenak gidatutako pandero ikastaroa, Debagoieneko Trikitixa Egunaren bueltan.
Gure Esku ekimenak ekainaren 7an Bilbon egingo duen manifestaziora joateko autobuserako izen ematea eta material salmenta.
Iratxe Ormatza Imatz (Bakio, 1971) idazlearen Printzak begietan liburua izango dute hizpide literatura solasaldian Mikel Antza idazleak gidatuta.
Bergarako Antzerki Eskolak emanaldia eskainiko du. Antolatzailea: Jardun.
Udalak antolatuta, ekainaren 23tik uztailaren 24ra egingo dira udaleku irekietan izena emateko epea zabalik da. 2-14 urte artekoendako. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena maiatzaren 30a baino lehen.
Euskaraldiak irauten duen hamar egunetan, hika lehiaketa Oñatiko tabernetan.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.