Emakume zikloturistek topaketa egingo dute bailaran zehar. Elkarretaratzea Agorrosinen egingo dute.
Iban Urizar Amorante-ren eta Adriano Galanteren kontzertua. Sarrera da: bost euro arrunta, hiru murriztua.
Bergarako Txistulari Bandak kontzertua egingo du udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
'Kaixo Frida' animaziozko filma. Zuzendaritza: Karine Vézina, André Kadi. Iraupena: 84 minutu. Sarrera da: 4,50 euro.
Umeek Lagunak, erreskatera! marrazki bizidunen filma (Frantzia, 2023, 99 min.) izango dute. Sarrera: 3 euro.
Laburbirako zortzi film-labur proiektatuko dira, Txirritolak antolatuta.
Jon Ander Urrutiaren 'Eucalyptus' antzezlana. Sarrera: hamar euro.
Patxi Biskert zuzendarika 2024an aurkeztutako dokumentala Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitzan oinarrituta.
'Por todo lo alto' filma –Donostiako zinemaldiko publikoaren saria– (Frantzia, 2024). Zuzendaria: Emmanuel Courcol. Iraupena: 103 minutu. Sarrera da: 5,50 euro.
Tanttakaren lana, Ramon Agirre eta Naiara Arnedo aktoreekin. Sarrerak, hamar euro.
Aun estoy aquí filma (Brasil, 2024, 137 min.) izango dute helduek. Marcelo Rubens Paivaren memorietan oinarrituta dago eta haren amaren historia kontatzen du, aktibista politiko izatera behartua Brasilgo diktadurapean, 1971n, diputatu ezkertiarra den senarra atxilotu ostean. Hainbat sari jaso dituen filma. Sarrera: 5 euro.
Debagoieneko Mankomunitateko turismo zerbitzutik bisita gidatuak egiten dira larunbata, igande eta jaiegunetan. Bi saio izaten dira: 10:30 euskaraz eta 12:30 gazteleraz. Informazio gehia eta erreserba egiteko idatzi infoturismo@debagoiena.eus helbidera edo deitu 943796463 zenbakira.
Bisita gidatuak egingo dituzte Oñatiko Arrikrutz kobetan: 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan eta 16:30etan. Erreserbak online egin daitezke. Aste barruko egunetan eta talde bisitak egin gura izanez gero, telefonoz deitu eta eska daiteke informazioa eta erreserba egin: 943 08 20 00.
Autismoa daukaten haurrek eta haien lagunek egindako pintura lanak ikusgai izango dira, Debatea elkarteak antolatuta; baita autismoaren inguruko informazio panelak eta bideo bat ere. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00. Domeka eta jai egunetan: Itxita.
Bisitariek Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan dauden mota horietako 1.000 monumentu baino gehiago, klima aldaketen ondorioak eta aldi horretan gertatu ziren paisaiaren eraldaketak deskubritu ahal izango dituzte,baita XIX. eta XX. mendeetako ikertzaile aitzindarien lana ere.
Herriko sortaileek egindako artista-liburuen erakusketa liburutegian.