Garbigune ibiltaria berdura plaza ondoan egongo da gaur.
Herriko sortaileek egindako artista-liburuen erakusketa liburutegian.
'Habitat. Ezkutatu diguten historia' izeneko erakusketa Nabarraldek antolatuta. Hamalau horma-irudiz osatuta dago. Erakusketak irauten duen bitartean DBH4 ikasleendako bisita gidatuak egingo dituzte.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.