SOS Arrazakeria eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeetako kideek egingo dute berba, Debagoieneko Mugimendu Feministak gonbidatuta.
'Incontrolable' filma (Erresuma Batua, 2025). Zuzendaria: Kirk Jones. Iraupena: 120 minutu. Gaur ikuslearen eguna da; sarrera da 4,50 euro.
Baionako Kortsarioen sorkuntzek hartuko dute Aroztegi. Inaugurazioa apirilaren 30ean egingo dute, eta 18:30ean Shane Curley eta Azkaiter Peloxek kontzertua eskainiko dute. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Bi objektu hartuta –pitxer bat eta oinarri bat– sei artistak elementu horiek nola interpretatu eta euren lanetan nola islatu dituzten ikusten da erakusketa honetan. Bakoitzak bere ikuspegia, estiloa eta teknika nola ematen dituen ikustea izan da asmoa, eguneroko objektu bat adierazpen artistiko berezi bihurtuz.Artistak dira: Xabier Mendizabal, Ander Etxaniz Altube, Mirari Sagarzazu, Itziar Bastarrika, Katalin Antxia Abasolo eta June Baonza Pagaldai.