San Miel Txiki jaien barruan, gaur: 09:00 - Aita Madina Txistulari Taldearen goiz eresia 11:00 - Txutxinen omenez Oñatz Dantza Taldeko gaztexuek eskainitako dantzak. Kanpantxon hasita. 12:00 - Luntxa auzoko emakumiendako. San Anton plazatxoan. 13:00 - ERREPIDEAN-en kontzertua, Maiatzaren 1a plazan. 14:00 - Auzo bazkaria, San Anton plazatxoan 16:30 - Mus txapelketa, Ikatz tabernan 18:30 - Txorimalo eta erraldoiak auzoko kalietan zehar, Jose de Azpiazu Musika Eskolak lagunduta. 19:30 - ESANEZIN taldearen kontzertua. San Anton plazatxoan.Ostian afari merienda kalian gabiltzanondako 22:00 - Zozketa egingo da eta etxafuegoa botata, amaiera emango diete aurtengo jaiei.
Benjamin eta alebinen arteko ligaxkako partiduak eta finalaurrekoak.
10:00-14:00, azoka. 11:00, gatz-xaboiarekin egiteko tailerra. 11:00, Gatz Museora bisita, euskaraz. 12:30, (H)istorikoak ikuskizuna. 13:00, Leintz Gatzaga ezagutzeko bisita gidatua, euskaraz. 14:00, herri bazkaria. 15:30, Erromintxelak taldearen kontzertua.
Oihana Merino Cabreraren eskutik bi orduko kakorratz tailerra. Belarritakoak nola egin erakutsiko du. Prezioa: 5 euro. Plaza mugatuak. Izenematea: Amantalak (Instagram) edo elgetakoemakumetaldea@gmail.com.
Kurtzebarri eskolako Gurabarri Guraso Elkarteak antolatuta mendi buelta egingo dute Herriko Plazatik abiatu eta Bedoña auzora.
10:30ean, Antzinako erremedixuak, Ekoudalatxen eskutik 12:00etan, buruhandiak 12:30ean, bermuta eta kantu herrioiak 13:30ean, luntxa
Antolatzailea: Bergarako Musika eta Dantza eskola, Moisez Azpiazu dantza eskola, Candem Dance Studio, Taupa eta Abarka dantza taldea.
Arrasateko Saharar Komunitatearen Kultur Elkartearen eskutik eta Aniztasuna Hilabetearen baitan.
Micaela Portilla: elizak, dorreak eta bideak dokumentala proiektatuko dute eta ondoren lanaren gidoilari, zuzendari eta Portillaren iloba den Jon Ibarrondorekin solasaldia izango da.
'Amarga Navidad' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Pedro Almodovar. Iraupena: 111 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Baionako Kortsarioen sorkuntzek hartuko dute Aroztegi. Inaugurazioa apirilaren 30ean egingo dute, eta 18:30ean Shane Curley eta Azkaiter Peloxek kontzertua eskainiko dute. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Bi objektu hartuta –pitxer bat eta oinarri bat– sei artistak elementu horiek nola interpretatu eta euren lanetan nola islatu dituzten ikusten da erakusketa honetan. Bakoitzak bere ikuspegia, estiloa eta teknika nola ematen dituen ikustea izan da asmoa, eguneroko objektu bat adierazpen artistiko berezi bihurtuz.Artistak dira: Xabier Mendizabal, Ander Etxaniz Altube, Mirari Sagarzazu, Itziar Bastarrika, Katalin Antxia Abasolo eta June Baonza Pagaldai.