Zazpi jaitsiera izango ditu aurten Piñu-koku enduro martxak; tartean zati berriekin. 25 kilometro eta 1.300 metroko desnibela izango ditu. Kirolprobak.com atarian zabalik da dagoeneko izen-ematea.
Maila guztietako helduendako ilustrazio zientifikoko ikastaroa. Online edo presentzial egin daiteke. Zapatuan: 10:00-14:00 / 16:00-20:00. Irakasleak: Carles Puche eta Norarte Visual Science. Izen-ematea: 15 euro; 943 76 90 03 edo laboratorium@bergara.eus.
10:30ean eta 15:30ean, euskaraz; eta 12:30ean eta 17:00etan, gazteleraz. Izena emateko: 943-79 64 63 edo 943-71 89 11.
Arantzazuko basilikaren eraikuntzaren lehen harria orain dela 75 urte jarri zen. Urteurren berezi hori aitzaki hartuta izango da Javier Gonzalez de Durana arte ikertzaile eta irakaslea, hitzaldia ematen, gazteleraz. Izenburua: Autarkia frankista eta nazioarteko ordena berria (1950-55). Arantzazuko Basilikan izandako eragina. Sarrera da 5 euro –egunean bertan– eta lekua mugatua da.
Elorregi auzoko jaien ospakizunak apirilaren 25ean, 26an, 27an, 28an eta maiatzak 3an egingo dituzte. 14:30 Auzo-bazkari girotua: A.M. Peñagarikano, Maider Arregi eta Ane Zuazubiskar bertsolariekin eta Manu Iztueta soinujolearekin 19:00 Kontzertu akustikoa elkartean: Nebar. Bazkarian izena emateko azken eguna, apirilak 20. Sozidadean bertan edo 604 14 47 32 zenbakian eman beharko da izena. Egunean bertan ordaindu behrako da: 35 euro.
'Minecraft' filma umeendako, euskaraz. Bideo-joko arrakastatsuan oinarritutako filma da. Sarrera da: 4,50 euro.
Porky eta Lucasen abentura bat biziko dute neska-mutikoek Lurrak eztanda egin zuen eguna marrazki bizidunen filmari esker, euskaraz. Sarrera: 3 euro.
'Un funeral de locos' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Manuel Gomez Pereira. Iraupena: 120 minutu. Sarrera da: 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Tierra de nadie filma (Espainia, 2024, 101 min.) izango dute helduek; hiru lagun zaharren istorioa, eta kokalekua Cadiz. Sarrera: 5 euro.
Oñatiko lehen blues festibalaren baitan antolatuta. Sarrerak 10 eurotan.
Autismoa daukaten haurrek eta haien lagunek egindako pintura lanak ikusgai izango dira, Debatea elkarteak antolatuta; baita autismoaren inguruko informazio panelak eta bideo bat ere. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00. Domeka eta jai egunetan: Itxita.
Museoa zabalik izango da hilaren 25etik 27ra. Bisita gidatuak eskainiko dituzte 12:00etan euskaraz eta 13:00etan gazteleraz. Ezinbestekoa da erreserba egitea: reservas@gatzmuseoa.com edo 943 71 47 92.
Bisitariek Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan dauden mota horietako 1.000 monumentu baino gehiago, klima aldaketen ondorioak eta aldi horretan gertatu ziren paisaiaren eraldaketak deskubritu ahal izango dituzte,baita XIX. eta XX. mendeetako ikertzaile aitzindarien lana ere.
Herriko sortaileek egindako artista-liburuen erakusketa liburutegian.
Denim-a du oinarri 1995etik 2000. urtera Bergarako Tavex Algodoneran lanean aritu zen Nora Pilarte donostiarraren erakusketak. Apirilaren 16tik maiatzaren 4ra egongo da ikusgai Bergarako Aroztegi aretoan: martitzenetik egubakoitzera, 18:00etik 20:30era; zapatutan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era, eta domeka eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.