Txantxiku Ikastolaren astearen ospakizunen barruan, egun osorako egitaraua gaur. Ekintza bereziak: Goizean: HH/LHko ikasleentzat: Santa Ana gunean ekintza bereziak.BHko ikasleentzat, azoka plazan, futbolin txapelketa, tortilla txapelketaeta eskubaloi eta areto futbol txapelketa. Eguerdian: Azoka plazan, BHko ikasleen bazkaria, eta ondoren, jolasakpilotalekuan. Arratsaldean: Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan jaialdia:14:30ean LHko ikasleentzat.18:00etan familientzat. *Sarrera gonbidapenarekin.14:30ean, Txantxiku ikastolako Santa Ana guneko jolas lekuan, HHkoikasleentzako jolas parkea: puzgarriak eta trentxoa.16:30eatik 18:00etara, jolas parkea herritarrei irekia.
Gaur da azaroko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bideak dira: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84. Bestalde, odol ateratzeko asteko martitzenean, eguaztenean eta eguenean ere hartu daiteke txanda internet bidez, online, gotatanta.eus loturan sartuta.
Liburuaren Egunaren baitan. Adinaren arabera, bi saio: 17:30ean eta 18:30ean.
Pake Leku elkarteko Ohiko Batzar Nagusia. Gaiak: 1- Aurreko Aktaren irakurketa eta onarpena, egoki balitz; 2-2024ko memoria eta urteko kontua; 3- 2025eko helburuak eta aurrekontua; 4- Zuzendaritza Batzordea berritu; 5- Galderak eta erreguak.
Ameztu antzerki taldeak umeendako musika ikuskizuna egingo du Ilargi plazan, Aretxarte merkatarien elkarteak gonbidatuta.
Liburuak euro baten izango dira salgai eta diskoak, berriz, bi eurotan.
Bigarren hiruhileko emanaldia egingo dute.
Bergarako Musika Eskolak antolatuta: Kantu ikasleen kontzertua, Seminarixoan, 18:30ean. Trikitixa eta perkusio kontzertua, Munibe plazan, 19:30ean.
Aiton-amonen biografien lehiaketaren sari banaketa eta irabazleen irakurketa egingo dute. Beheko errota musika eskolako ikasleen emanaldia ere egingo dute.
Beatriz Yarza oñatiar mediku internazionalistaren memoriak, El Salvadorreko gerrillan bizitzak salbatzen emandako bederatzi urteak kontatzen dituena.
Ostiralean ikasbidaiarako dirua lortzeko jaialdia antolatu da gaztetxean. Lehenik ikasleen eskutik akustikoak egongo dira. Horren ondoren Fronte Berria eta Iraultza erromeriaren kontzertuak egongo dira eta amaitzeko DJ Katximorrorekin amaituko da festa. Sarrera: bost euro arrunta, hiru murriztua.
Erramu Zapatu bezperako bertso-jaialdian Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Jon Maia arituko dira bertsotan. Sarrerak 8 euro.
A complete unknown filma (Estatu Batuak, 2024, 141 min.) izango dute helduek. Bob Dylan 19 urteko folk abeslariaren igoera meteorikoaren istorioa kontatzen du, kontzertu aretoetara eta arrakasta zerrenden gorenera iritsi arte. Sarrera: 5 euro.
'La huella del mal' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Manuel Ríos San Martín. Iraupena: 105 minutu. Sarrera da: 5,50 euro.
Autismoa daukaten haurrek eta haien lagunek egindako pintura lanak ikusgai izango dira, Debatea elkarteak antolatuta; baita autismoaren inguruko informazio panelak eta bideo bat ere. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00. Domeka eta jai egunetan: Itxita.
Bisitariek Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan dauden mota horietako 1.000 monumentu baino gehiago, klima aldaketen ondorioak eta aldi horretan gertatu ziren paisaiaren eraldaketak deskubritu ahal izango dituzte,baita XIX. eta XX. mendeetako ikertzaile aitzindarien lana ere.
Herriko sortaileek egindako artista-liburuen erakusketa liburutegian.