Kalakan taldearen sortzaile denak azken urteetan bakarka argitaratu dituen diskoetatik hainbat kanta interpretatuko ditu, eta haien sormen prozesuaz egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Txantxiku Ikastolaren astea ari dira ospatzen. Gaurko ekitaldia: Porrotx eta Mari Motots pailazoen "Zorionak, Mari Motots" ikuskizuna. HH eta LHko 1. zikloko ikasleentzako.
Bergarako Musika Eskolak antolatuta, piano eta Gitarra emanaldia.
Hondatutako etxeko trasteak konpontzen ikasteko saioa.
Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Itziar Rosadoren eskutik eta 2-6 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
Uribarriko jubilatuen zentroko emakume margolarien erakusketa. Ikusgai egongo da hilaren 9tik 16ra eta 28tik 30era.
Idoia Madarieta psikologoak egingo du berba, osasun mentalari buruz hausnartzeko hitzaldi zikloaren baitan.
Kurtzebarri DBHko lehen mailako ikasleek jaialdi bat antolatu dute dirua biltzeko eta Senegalgo Mbam herriko ikasleentzat eskola-materiala lortzeko. Txiste, dantza, musika eta abestiekin osatutako ekitaldia egingo dute, eta aurretik, eskumuturrekoak salduko dituzte plazan.
Bergarako Musika Eskolak antolatuta: Famili eta lagun arteko flauta emanaldia, Musika Eskolan, 18:30ean. Piano kontzertua, Seminarixoan, 18:00etan. Piano eta Gitarra emanaldia, Antzuolako Eguneko Zentroan, 15:30ean.
Liburuak aurkeztuko dituzte Gema Iñiguez, Josune Murgoitio eta Judit Ruiz de Munain idazleek. Haiek idatzitako liburuak erosteko aukera izango da eta sinatu ere egingo dituzte. Bukaeran, luntxa egongo da.
Arrizuriaga Kulturguneko hausnarketa saioa egingo dute. Izena eman behar da apirilaren 7a baino lehen.
Kulturen arteko jaialdi bat antolatu nahi da Oñatin, herrialde eta kultura desberdinetako pertsonak elkartu eta elkarren arteko harremana sustatzeko. Janariak, musika eta produktuak ezagutu eta dastatzeko espazio bat sortu nahi dute Erei Elkartasunerako Elkarteak.
Belen Nevado elkarrizketatuko du Beatriz Egizabalek, gazteleraz.
Etxebizitzak eskuratzeko dauden aukeren inguruko informazioa. Baliabideak ezagutu eta zalantzak zuzenean argitzeko aukera. Hizlaria : GAZ (Gazteen emantzipaziorako zerbitzukoa) Iraupena : ordu 1
Euskaraldia batzordea lanean da, eta ikusgarritasun berezia eman gura dio Euskaraldia Hika ekimenari.
Laburbiraren 22. zirkuituko euskarazko zortzi filmak emango dituzte: Prosopagnosia, Plazer bat, Betiko Gaua, Europa, Pentsatzen dut, Hor Konpon, Goodbay Kepler eta Utlandsk.
'Euskera - xerpera. Motxilan eramateko hiztegia' liburuaren aurkezpena, Felipe Uriarterekin.
Zinemaon zineklubak antolatuta, Cambium proiektatuko dute eta ostean, solasaldia izango da Marina Lameiro eta Maddi Barber zuzendariekin. Sarrera hiru euro.
Autismoa daukaten haurrek eta haien lagunek egindako pintura lanak ikusgai izango dira, Debatea elkarteak antolatuta; baita autismoaren inguruko informazio panelak eta bideo bat ere. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00. Domeka eta jai egunetan: Itxita.
Bisitariek Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan dauden mota horietako 1.000 monumentu baino gehiago, klima aldaketen ondorioak eta aldi horretan gertatu ziren paisaiaren eraldaketak deskubritu ahal izango dituzte,baita XIX. eta XX. mendeetako ikertzaile aitzindarien lana ere.
Herriko sortaileek egindako artista-liburuen erakusketa liburutegian.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com