Gorputzaren posizioa eta abiadura ezagutuz eta horiek orekatzen ikasiz errendimendua hobetzeko lan saioa egingo dute emakumeentzat. Saioak bi zati izango ditu: propiozepzioa eta irteera Murugainera. Aldez aurretik eman behar da izena; hemen.
Honako egitaraua antolatu du Bergarako Udalak Erramu-zapaturako: 09:00 Feria irekitzea. 10:30etik aurrera Sukaldaritza zuzenean, Elikaenearen eskutik, San Martin plazan. 11:00 Kalejira, Bergarako Musika Eskolako trikitilariekin. 11:00 Sendabelarrekin botikina egiteko tailerra, xarabea, eztularen eta hotzeriaren sintomak arintzeko Ekoudalatx Mintegi Ekologikoaren eskutik, San Martin plazan. 12:00 Aurtitzko joaldunak Bergarako kaleetan. 12:00-12:20 Erleen bizitzari buruzko azalpenak Erlantz Olabarriaren eskutik San Martin plazan. Goizean zehar, kandela tailerra eta panel didaktikoak. 12:30 Euskal dantzen emanaldia Bergarako Musika Eskolako dantzari eta fanfarrearekin Munibe Plazan (Euriarekin, Seminarixoan). 15:00 Herri bazkaria Udal Pilotalekuan. Ondoren, kale animazioa Erramu Txarangarekin. Antolatzaileak: Xaxau eta Txapa Irratia. Laguntzailea: Bergarako Udala. 17:30 Zezentxoak Seminarixoko patioan. 19:00 Dantzaldi-erromeria ibiltaria Aiko taldearekin (Euriarekin, Munibe plazan).
Arantzazura erromesaldia Elizabarrutiak antolatuta. Fernando Prado gotzainak gidatuko du igoera eta ondoren otoitza.
10:30ean eta 15:30ean, euskaraz; eta 12:30ean eta 17:00etan, gazteleraz. Izena emateko: 943-79 64 63 edo 943-71 89 11.
Carcassonne mahai-jokoaren txapelketa egingo da, Jolasenearen eskutik, Olaranen: 10:30etik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara.
Loralde elkartearen eskutik, Tipi-Tapa eta Garraxi establezimenduen pareko espaloian. Ordutegia: 10:30-14:00.
Hotz Oñati elkartearen elkartasun azoka, plazan.
3 eta 12 urte artekoei zuzendutako aisialdia Txatxilipurdiren eskutik. Ordutegia: 11:30-13:30.
Kontzertu pedagogikoa izango da, Aequus Ensemble taldearen eskutik. Sarrerak salgai daude 5 eurotan online eta Txokolateixan.
Hamar urte bete zituen iaz Antzuola Lagunkoia taldeak, eta ekitaldia egingo dute, 12:00etan hasita: udaleko eta Matia Fundazioko ordezkariek hitza hartuko dute, eta baita taldekideek ere. Horrez gain, oroigarri banaketa egingo da, eta Virginia Imazek clown ikuskizuna egingo du.
12:00etan, hitzaldia 14:30ean, bazkaria; ostean, bingo musikatua 19:30ean, elektro-txaranga 22:00etan, kontzertuak 00:00etan, Malakias
Beskoitze eta Txantxiku Ikastolen arteko harremana indartzeko, egun osoko ospakizunak: Zapatuan, eguerdi aldera, Oñatiko udaletxean Izaro Elortza alkateak eta Iñaki Olalde kultura zinegotziak, harrera egingo diete Beskoitzeko Herriko Etxeko ordezkariei, eta gainerako eragileetako kideei: Oinak Arin dantza taldea eta Eskulari pilota elkartea. 13:00etan, plaza dantzak dantzatuko dituzte 14:00etan, herri-bazkaria ikastolako jolaslekuan. 16:00etan, plazako pilotalekuan pilota-jolasak izango dira beskoiztarron eta oñatiarron artean. 17:00etan, euskal dantzen saioa Oñatz eta Oinak Arin taldeko dantzarien eskutik. 18:30etik aurrera trikipoteoa kalez kale. Domeka goizean Arrikrutzeko kobetara joango dira eta Araozko ostatuan bazkalduko dute
Mintzodromoa / Hikadromoa, Euskaraldiaren barruan antolatuta.
Canti Vaganti konpainiak Pinnocchio, Eldariozko istorioa egingo du neska-mutikoentzat. Umorearekin, txotxongiloekin eta jatorrizko soinu-bandarekin, Canti Vagantik gizarte arriskutsu batean lur hartzen duen izaki ezberdin baten istorioa kontatuko du. Sarrera, 4 euro.
'Diplodocus' animaziozko filma (Polonia, 2024). Zuzendaria: Wojtek Wawszczyk. Iraupena: 93 minutu. Sarrera da: 4,50 euro.
Buztinatek antolatutako bisita. XIX. mendeko labe hau Kultur Intereseko ondasuntzat sailkatua dago eta Gipuzkoan gorde den bakarra da. Bisita doan izango da, eta 90 minutukoa. Izen emateko azkenengo eguna: apirilak 6. Horretarako hemen idatzi.
Gorbeialdeko Kuadrillako bost talde hartuko dute parte, horien artean Aramaioko Lagun Artean dantza taldea. Arratsaldez ospatuko da jaialdia eta dantza desberdinak erakutsiko dira.
Polican marrazki bizidunen filma izango dute neska-mutikoek. Sarrera: 3 euro.
'La huella del mal' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Manuel Ríos San Martín. Iraupena: 105 minutu. Sarrera da: 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Elektro-triki-pop gisa defini daitekeen soinu propioa sortzen duen Eider Etxeandiaren emanaldia. Sarrerak, hamar euro.
A complete unknown filma (Estatu Batuak, 2024, 141 min.) izango dute helduek. Bob Dylan 19 urteko folk abeslariaren igoera meteorikoaren istorioa kontatzen du, kontzertu aretoetara eta arrakasta zerrenden gorenera iritsi arte. Sarrera: 5 euro.
Autismoa daukaten haurrek eta haien lagunek egindako pintura lanak ikusgai izango dira, Debatea elkarteak antolatuta; baita autismoaren inguruko informazio panelak eta bideo bat ere. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00. Domeka eta jai egunetan: Itxita.
Bisitariek Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan dauden mota horietako 1.000 monumentu baino gehiago, klima aldaketen ondorioak eta aldi horretan gertatu ziren paisaiaren eraldaketak deskubritu ahal izango dituzte,baita XIX. eta XX. mendeetako ikertzaile aitzindarien lana ere.
Herriko sortaileek egindako artista-liburuen erakusketa liburutegian.