2006an jaiotako kintoak auzorik auzo eta baserriz baserri jardungo dute Santa Agedaren omenezko koplak abesten eta eskean.
Santa Ageda abesbatzako kideak kantu-eskean jardungo dute egun guztian. Bi taldetan banatuta egingo dute ibilbidea eta 14:00etan guztiak elkartuko dira udaletxean elkarrekin abesteko.
Santa Ageda bezperan Pake Lekuko Aloña abesbatza kantuan ibiliko da San Martin egoitzan eta herriko kaleetan.
Santa Ageda bezperan, herriko hainbat talde kalean zehar ibiliko dira santa-eskean: Eguerdian, San Joxepe elkarteko korua herriko kaleetan. 18:00etan Alaiberri taldea Mizpirualde egoitzan hasita, herriko kaleetan barrena. 19:00etan Kantu jira herrikoia, Jardun Euskara elkarteak eta Bergarako Musika Eskolak antolatuta.
Anelkar Elkartasun Taldeak antolatuta, Alborada txistulari taldearekin eta abesbatzarekin, Santa Ageda eskea egingo da, 18:00etatik aurrera, herriko kaleetan.
Iñaki Olalde eta Maite Urzain adituek aurretiazko dolua izango dute berbetarako gai, Amaidolua elkarteak antolatuta.
Santa Agedaren omenezko koplak kantuan irtengo du Aretxabaleta Abesbatzak. Plazan elkartuko dira eta GSR zaharren egoitzan egingo dute lehenengo geldialdia. Handik joango dira udaletxera, eta plazara itzuli. Eguraldiak lagun eginez gero Durana kalean ere abestuko dute.
Basotxo erretiratuen elkarteko kantu taldeak Santa Agedaren omenezko koplak abestuko ditu kalerik kale, Ilargi plazatik abiatuta.
Martxoaren 1ean ospatuko da aurten Oñatiko Inauteria, eta urtero legez, inauteri lan-taldeak entseguak prestatu ditu parte hartu nahi dutenentzat: martitzenetan eta zapatuetan izango dira. Iaz bezala, parte hartzaile kopurua mugatua izango da aurten ere, eta izen ematea entseguetan bertan egingo da. 2008 urtean edo aurretik jaiotakoek hartu ahal izango dute parte soilik.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Emakumeen Genitalen Mutilazioaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin lotuta erakusketa zeramika gelan otsailaren 3tik 9ra. Antolatzailea: Elgetako Amantalak talde feminista.