Debagoieneko karaoke ikuskizun arrakastatsuenean hartuko dute parte Bergarako, Elgetako eta Antzuolako ikasleek.
Gazteen artean euskararen eta hitanoaren erabilpena sustatzeko egitasmoa da IkusHI! film laburren lehiaketa, Udaleko euskara departamentuak antolatuta. Aurkeztu diren lanen emanaldia egingo dute gaur. Sari banaketa eta bideoen emanaldia.
'Miñan' antzezlana ekarriko du gaur Artedramak. Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek idatzi 'Miñan' antzerkira egokitu dute Timberlake Wertenbakerrek eta Ander Lipusek. Sarrera: hamar euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Bergarako Buztinzale Elkartea euren lanak jarriko ditu ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.