Orain arte egindako lana bateratuko dute, sortutako taldeek euren asmo eta erronkak azalduko dituzte. Eltziako hirugarren solairuan izango da bilera orokorra, balioanitzean, (Musika Eltziako sarreratik).
"Kontzientzia antifaxista hedatu eta faxismoaren aurka mobilizatzeko" egitaraua antolatu dute: 10:30 Aitor Zabaleta dokumentala ikusi, eta ondoren, solasaldia. 12:00 Boxeo entrenamendua.
EHUko ikerlarien gidaritzapean egingo dute transgenikoen tailerra. Prezioa: bost euro.
Kanuto Deunaren omenezko jaia egingo dute 25. urteurrenean: 11:30 Bola-txapelketa. Bolatokia 10:30ean irekiko dute. Izen-ematea: 3 euro. 15:00 Bazkaria, Taberna Berri jatetxean. Txartelak Kixkor tabernan salgai 25 eurotan. 19:00 Kanutoren omenezko kalejira Orkresta Elektrotuna taldearekin, Zaraia tabernatik abiatuta. 22:30 Kontzertuak Kixkor tabernan: Oihu eta Akulu taldeak. Urbaltz, Izotz eta Ezkutun DJak.
Martxoaren 1ean ospatuko da aurten Oñatiko Inauteria, eta urtero legez, inauteri lan-taldeak entseguak prestatu ditu parte hartu nahi dutenentzat: martitzenetan eta zapatuetan izango dira. Iaz bezala, parte hartzaile kopurua mugatua izango da aurten ere, eta izen ematea entseguetan bertan egingo da. 2008 urtean edo aurretik jaiotakoek hartu ahal izango dute parte soilik.
12:00etan, meza, eta ostean luntxa eta buruhandiak 13:00etan, Iago magoaren saioa
Mufasa lehoi kumearen istorioa jaso dute izen bereko marrazki bizidunen filmean (Estatu Batuak, 2024, 120 min.). Sarrera: 3 euro.
'Sonic 3. La película' filma. (AEB, 2024). Zuzendaria: Jeff Fowler. Iraupena: 110 minutu. Sarrera da: 4,50 euro.
Zapatuan, hilaren 18an, izango da antzezlana Torresoroa aretoan 18:30ean, eta 15 eurotan eskura daitezke sarrerak Entradium plataforman; ikasle eta gazteek, zazpi eurotan.
Musika emanaldia: Pixi, Yonkistegieta Sound System.
Eskoriatzako Ausartak Antzerki taldearen lana izango da ikusgai.
Jacques Audiard zuzendariaren Emilia Perez filma (Frantzia, 2024, 132 min.), ostera, thriller musikala da. Karla Sofia Gascon, Zoe Saldana, Selena Gomez eta Adriana Paz dira aktore nagusiak. Sarrera: 5 euro.
'Desmontando a un elefante' filma (Espainia 2024). Zuzendaria: Aitor Echevarria. Iraupena: 82 minutu. Sarrera da: 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Txarrana Eguna egingo dute gaur gaztetxean: 12:00etan, bigarren eskuko azoka eta pintxada Pineapple Sweetsen eskutik 20:00etan, kontzertuak: Txakurrak eta Nick Linbott –sarrerak: bost euro arrunta, hiru euro murriztua–
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Arrasateko Argazki Elkarteak antolatutako argazki lehiaketara aurkeztutakoen artetik aukeratutako 30 argazkien erakusketa. Horiek erosteko aukera egongo da (35 euro), eta batutako dirua Mara CLN1 egitasmoarendako izango da.
Mendizale, alpinista eta eskalatzaile aitzindarien argazki erakusketa (1934-2024). Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta.
Bergarako Taila Eskolako kideek euren lanak jarriko dituzte ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.