Asier Blas Politika eta Administrazio Zientzia saileko EHUko irakasleak emango duen hitzaldiaren helburua da Amerikako Estatu Batuetako sistema-politikoa ezagutzea eta ulertzea nahiz 2024ko hauteskunde emaitzak aztertzea. Antolatzailea: Goienagusi.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Clint Eastwood-ek zuzendutako Jurado nº2 filmak (Estatu Batuak, 2024, 113 min.) Nicholas Hoult, Toni Collette, J. K. Simmons eta Kiefer Sutherland aktoreak ditu protagonista. Hilketa bateko epaimahaiko kide baten istorioa jaso du, biktimaren heriotzarekin zerikusia izan dezakeen kide batena hain zuzen ere. Sarrera: 3 euro.
'Vivir el momento' filma (Erresuma Batua, 2024). Zuzendaria: John Crowley. Iraupena: 107 minutu. Sarrera da: 4,50 euro. Gaur ikuslearen eguna da.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Arrasateko Argazki Elkarteak antolatutako argazki lehiaketara aurkeztutakoen artetik aukeratutako 30 argazkien erakusketa. Horiek erosteko aukera egongo da (35 euro), eta batutako dirua Mara CLN1 egitasmoarendako izango da.
Bergarako Taila Eskolako kideek euren lanak jarriko dituzte ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.
Mendizale, alpinista eta eskalatzaile aitzindarien argazki erakusketa (1934-2024). Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta.