Tokiko hezkuntza komunitateak saretzeko zenbait gako liburuxka aurkeztearekin batera, mahai-inuguruan elkartuko dira Josu Curiel, Errenteriako Bizarain BHIko zuzendaria, Jasone Giraldo, Arrasateko Udaleko zinegotzia, Eneko Lasa, Ordiziako Urdanetarrak Guraso Elkarteko kidea, eta Maite Azpiazu, Oinherriko kidea eta herri hezitzaile prozesuen bideratzailea. Izena emateko: https://ow.ly/fTTI50U518R
Nausica Sanchezek –Historian lizentziatua eta Kultura Ondarean espezializatua– Chillida eskultorearen bueltan jardungo du UNED Bergarak eta Goienagusik gonbidatuta.
Azaroak 25 egunaren barruan antolatutako ekitaldien artean, Lagun Leku erretiratuen elkarteak antolatu duen zinema emanaldia: 'El agente topo' (Txile, 2020). Tertulia eta pintxopotea egongo dira bukatzean.
Azaroaren 25aren harira indarkeria matxistaren gaineko hitzaldia egingo dute.
Zientzia eta teknologiari buruzko aurreiritziak baztertu, eta gai horiekin erlazionatutako esperimentuak ikusteko eta egiteko aukera Elhuyarrek gidatuta. 7 eta 12 urte arteko umeentzat da, eta taldea beteta dago.
Buru osasunaren hitzaldi zikloaren lehen hitzaldia eskainiko da azaroaren 27an, Kulturateko Loramendi gelan. Enrique Saracho, psikiatra, psikoterapeuta eta psikodramatista da hizlaria.
Ismaíl Kadaré idazlearen El palacio de los sueños lanaren bueltan jardungo dute Luisa Etxenikek dinamizatuta, Europako literaturaren baitan.
Ekitaldira Enrike Ruiz de Gorbea (dokumentalaren gidoilaria), Eloy Gonzalez Gavilán (zuzendaria) eta Josemari Velez Mendizabal (Urrezko Zeledonen presidentea edo Aramaioko Seme Kuttuna) etorriko dira.
Elikadura jarrera osasuntsuen gainean jardungo du Mireia Centeno psikologoak.
Mikel Urkixok idatzitako Euskal Herria underground. 1986-2015 bidaia elektroniko bat liburua aurkeztuko du Urkixok berak eta Balzak, Angiolillo liburutegian.
Gaztaina jana Pake Leku elkartean. Txartelak tabernan egongo dira salgai bi eurotan.
Arrasate Zientzia Elkartearen Iragana Astintzen hitzaldi zikloaren baitan Olagizonak, merkatariak eta gobernariak siderurgia sektorearen antolaketan Erdi Aroan. (XIII-XVI) Arrasateko adibidea hitzaldia, Imanol Vitores historialariaren eskutik; euskaraz.
Eltziako Topaguneko azaroko ekintza: DAP egunaren aurkezpena eta Assata taldearen kontzertua.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Koldo Eizmendi Nazabal argazkilari bergararrak Kriston burrundaie erakusketa izango du ikusgai. Hainbat talderi kontzertuetan ateratako argazkiekin osatu du bilduma, talde asko debagoiendarrak izanik: Garratz, The Clayton, Never Surrender eta Neallta Fola, besteak beste. Ordutegia: Martitzenetik barikura: 18:00-20:30. Zapatuak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Domeka eta jai egunak: 12:00-14:00.