Sanatana Dharma Oñatiko Yoga Eskolak antolatuta, yoga praktikatu nahi dutenei zuzendutako hastapen ikastaroa: irailak 16, 18, 23 eta 25. Bi ordutegia: 9:30-11:00 edo 19:00-20:30; Bidebarrieta 28 helbidean. Informazio gehiagorako eta izena emateko: 610 953 794 edo yogaonati@gmail.com.
Tipi-tapa elkarteak 2024-2025 ikasturteko bazkidetza kanpaina abian jartzeko aurkezpen ekitaldia egingo du 0-4 urte bitarteko haurrei zuzenduta.
Haurren aisialdi zerbitzua ezagutzeko ate irekiak: Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko neska-mutikoendako jolasak. Zerbitzuan izena emanda egon beharrik ez dago parte hartzeko baina aldez aurretik jakinaraztea eskatu dute: 683 38 38 16.
Eusko Jaurlaritzako Gazteen Emantzipaziorako Laguntza Zerbitzuaren eskutik.
Arrasateko Pertsona Nagusien Astea dela-eta, kapelen desfilea egingo dute irailaren 28an, eta aurrez tailerra izango da, Nati Hernandezen eskutik.
Mikel Etxabururen izen bereko liburuan oinarritutako ikuskizuna, Aurrera Bolie Egunaren baitan.
Bergarako kartzela zaharrean Bernd Langer idazlearen Historia de un movimiento aleman de izquierda radical liburuaren aurkezpena egingo du Baskale elkarteko Klaus Armbrusterrek. Angliolillo liburutegiak antolatuta. Entzungai izango da Txapa irratian 97.20 FM / www.txapairratia.org
Nagusien danborradako entsegua gaur. Entsegu orokorra da gaurkoa.
Elgetako mintzalagun programak zabalik du ikasturte berriko izen-ematea. Bidelariak zein bidelagunak behar dira. Euskaraz jarduteko talde txikiak osatzea da helburua. Argibideetarako: berbetan@elgeta.eus edo Elgetako liburutegira jo (943 78 80 12 / 688 72 96 03 / elgetakoliburutegia@elgeta.eus).
Aurreko ikasturtean moduan Kezka dantza taldeko kideek gidatuko dituzte ikastaroak. Lau taldetan banatuko dira ikasleak eta entseguak barikuetan izango dira. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena; hilaren 27a da azken eguna.
1936ko Gipuzkoako gerra-haurren gaineko bilduma, Intxorta 1937 Kultura Elkartearen eskutik. Urriaren 12ra arte ikusgai.