Gomendagarria den liburu bat aukeratu, argazkia atera eta liburutegira bidaltzea da Liburu bat opari ekimenak planteatzen duena. Jasotako proposamen guztien artean hiru sari zozketatutako ditu liburuzainak hilaren 20an.
Alvaro Beñaranek egingo du berba.
Alvaro Beñaran Aranzabal formatzailea dator gaur Angiozarko eskolara hitzaldia egitera: "Helduen eragina haurren garapenean, harremanen garrantzia". Angiozarko Abriaska aretoa. Antolatzaileak: Abriaska guraso elkartea eta Angiozar Bailarako Elkartea.
'La liebre con ojos de ámbar: una herencia oculta' liburua landuko dute, Edmund de Waal idazlearena. Saioaren dinamizatzailea: Monica Leiva.
Olentzero eta Mari Domingi eskutitzak jasotzen egongo dira Santa Anan antzokiko sarreran.
Euskal Herriko izaki mitologikoak ezagutzeko aukera, hilaren 30era arte. Abenduak 24 eta 25 itxita. Ordutegia: 11:30-13:30 eta 17:00-19:00.
Elgetako liburutegiak eta KZguneak elkarlanean 10 orduko mekanografia ikastaroa antolatu dute Abenduaren 18tik 22ra izango da, 18:00ertatik 20:00etara kultura etxeko KZgunean. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Azken eguna hilaren 14a da. Doan.
Iker Aizkorbe argazkilariaren argazki erakusketa kultura etxeko erakusketa gelan. Abenduaren 11tik 22ra #gabonak2023