Elgetarren liburu gomendioak jaso nahi ditu liburutegiak

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko abe. 5a, 15:00

Gomendagarria den liburu bat aukeratu, argazkia atera eta liburutegira bidaltzea da Liburu bat opari ekimenak planteatzen duena. Jasotako proposamen guztien artean hiru sari zozketatutako ditu liburuzainak hilaren 20an.

Liburu bat opari ekimena ez da berria Elgetan. Udal liburutegitik egiten duten proposamena da eta eskaera argia da: aukeratu gomendatu edo oparituko zenukeen liburu bat, atera argazki bat eta bidali liburutegira abenduaren 19rako.

Parte-hartzaile guztien artean 60 euroko hiru erosketa bonu zozketatuko ditu liburuzainak abenduaren 20an. Lehenengoa 0-11 urte arteko parte-hartzaileen artean, bigarrena 12-17 urte artekoen artean eta hirugarrena 17 urtetik gorako parte hartzaileen artean.  Parte-hartzeko aukera irekia da, baina liburutegi-sareko bazkideen artean banatuko dira sariak.

Informazioa hemen. Gehiago behar izanez gero liburutegira jo behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak