Fitbike 'master class' saioa gaur Zubikoan. Aurrez eman behar da izena kiroldegian bertan.
Azeria, alarguna eta andregaia dira pertsonaia horiek. Hartzarekin eta iazko beste pertsonaia batzuekin eske-erronda egingo dute otsailaren 11n. Urtarril osoan zehar dago aukera izena emateko, zeramika gelan. Han daude ikusgai mozorroak.
Erizain eta abokatu Luis de Miguel Ortegak egingo du berba. Eserleku mugatuak.
3 eta 12 urte artekoendako. Ordutegia: 11:30-13:30.
Txapel Txin eguna ospatuko dute aretxabaletarrek, Aratusteetako igandea baino asteburu bat lehenago. Hona hemen prestatu duten egitaraua: 12:00: Kalejira trikitilariekin eta erraldoiekin. 13:00: Txapel Txinekin kalejira eta pregoia. Ibilbidea: Arkupe, Herriko Plaza, Durana kalea, Mitarte kalea eta Herriko Plaza. 19:00: Elektrotxorongo elektrotxarangarekin kalejira eta Txapel Txinekin parranda. 21:00: Bixentak taldearen kontzertua Mitarte kalean.
Ekintzaile antikapazitista eta liburuaren egilea Itxi Guerra egongo da ekitaldian.
'Yuku eta Himalayako lorea' animaziozko filma, haurrendako. Zuzendaria: Arnaud Demuynck. Iraupena: 65 minutu. Sarrera da lau euro.
Musika zuzenean: Alboka folk taldea, hirukotean (Joxan Goikoetxea, Iker Lope de Bergara, Juanjo Otxandorena). Dantza gidaria: Patxi Montero Alboka folk taldeak dantzaren eremuko hamaika doinu interpretatu eta jaso ditu bere bost CD-etan. Beste hainbat doinu, tradizioko musikatik edanda, erabat dantzagarriak ditu, eta dantzarako proposatuko ditugu. Taldearen diskografian barrena murgilduko gara, dantzan: sokak, fandango / arin-arinak, baltsak, mazurkak, jauziak, ingurutxoak, kontradantzak... Antolatzailea: Bergarako Udala - Kultura Saila
Mikelen omenez antolatutako kontzertua. Joko duten taldeak dira: GBH, Arkada Social eta Bladders. Barrako irabaziak Aspanogi elkartearendako izango dira. Sarrerak: 15 euro. Ikatz (Oñati), Dat (Arrasate) eta Arrano (Bergara). Baita notikumi.com helbidean
'Lobo feroz' filma (Espainia, 2023). Zuzendaria: Gustavo Hernandez. Iraupena: 106 minutu. Sarrera da bost euro.
Elgetako liburutegiak antolatuta Bibliobero zikloa. Otsailaren 24ra bitartean literatura erotikoa eta sexualitate liburuekin osatutako interesgunea liburutegian.
Koko-batzea antolatzen ari den lantaldeak prestatuta erakusketa zeramika gelan egongo da ikusgai aste bukaera guztian. Izen-ematea ere bertan egin behar da.