Pertsonaia berriak aurtengo koko-batzerako

Mireia Bikuña 2023ko urt. 21a, 11:20

Azeria, alarguna eta andregaia dira pertsonaia horiek. Hartzarekin eta iazko beste pertsonaia batzuekin eske-erronda egingo dute otsailaren 11n. Urtarril osoan zehar dago aukera izena emateko, zeramika gelan. Han daude ikusgai mozorroak.

Iaz berreskuratu zen koko-batzerako arropak Eibarretik ekarri zituzten. Bada, aurten, herrian jositako mozorroak izango dira. Hartza, elgetarra izango da hortaz.

Eta, otsailaren 11rako motorrak berotzeko, herritarrek aukeratu dezaketen mozorroak ikusgai daude zeramika gelan. Hartza da pertsonaiarik garrantzitsuena. Inguruan izaten ditu mamarruakburburixuaksasi-kartiamasustak eta gorrixak. Zuri-gorri jantzita, azken horiek gazteenak dira –20 urtera artekoak-. Dagoeneko badaude hartza, ezkonduak eta alargunak izango direnak. Baina, beste hainbat pertsonaia daude. Tartean, konpartsa handitzeko helburuarekin, sartu dituzten azeriak.

Koko-batze eguna heldu bitartean barikuetan, zapatuetan eta domeketan egongo da zabalik erakusketa zeramika gelan. Koko-eske egunean abestekoak diren koplak eta dantzatzekoak diren piezak gogora ekartzeko saioak berriz, barikuetan izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak