Miren Agur Meabek egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Musika etxean ate irekiak egingo dituzte, 16.00etan.
LSNEko ikasle ohi eta Indonesiako Perhumpulan Huma erakundeko koordinatzaile Agung Wibowok hitzaldia emango du Indonesiako Adat herrien aldeko lege-erreformaren gainean. Online izango da hitzaldia, eta izen-ematea irekia da. LSNEk antolatuta.
Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako umeendako, Aidau haurren zerbitzuaren eskutik.
Ekhiñe Casadok solasaldi musikatua eskainiko du, 18:00etan.
Leizarra musika eskolako perkusio ikasleek emanaldia eskainiko dute.
Tasio Erkizia-ren eskutik 'Jan eta jabe, elikaduraren bidez herria eraikitzen' hitzaldia antolatu du STH taldeak.
'Oñatiko unibertsitatea' izeneko lehen arkeotopaketa egingo da. Topaketan Estatuko hainbat unibertsitateko 32 ikertzaile izango dira hiru egun (25,26 eta 27) hauetan: 'Harrizko lehen gaiak Pirioetako historiaurrean'. Gaur, Andoni Tarriño irakasleak (UPV/EHU) dibulgaziozko hitzaldi irekia emango du Sancti Spirutuseko Unibersitateko areto nagusian: 'Suharria euskal-kantauriak eremuan eta mendebaldeko Pirinioetan'. Andoni Tarriño eta Alvaro Arrizabalaga dira ekimenaren arduradunak.
Garun-paralisia duten herritarrei arreta ematen dion Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, erakundearen jarduna azaltzea eta gizarteari eskerrak ematea helburu duen erakusketa ibiltaria.