Txaloka ludoteka ibiltaria plazan egongo da gaur goizean eta zirku eta malabare tailerrak eskainiko ditu.
Debagoieneko mintzalagun taldeek irteera bateratua egingo dute. Ollerias museoa bisitatuko dute. Prezioa da 3 euro. Izena emateko azken eguna: otsailak 10. 943 78 80 12 / 688 72 96 03 / berbetan@elgeta.eus.
Atxorrotx Kultura Elkarteak urteko batzar orokorra egingo du zapatu honetan. Kultura etxean izango da bilera, 11:00etan.
Aranzadi zientzia elkarteko Jose Julian Marquezek neandertalen garaia gerturatuko du eta historiaurrean bizirauteko teknikak irakatsiko ditu.
3-12 urte artekoendako, bi hezitzaileren laguntzarekin.
Hango historiaren, ondarearen eta hainbat bitxikerien ingurukoak kontatuko ditu Ugutz Basaurik, 90 minutuko bisitan, euskaraz. Izena emateko (hamar euro pertsonako) 695 75 34 30.
Markeliñeren ikuskizunean, musika eta keinuak, emozioak komunikatzeko tresna bihurtzen dira. Sarrerak, bost euro.
¡Canta! 2 marrazki bizidunen film luzea izango dute umeek. Sarrera: 3 euro.
'Bella y el circo mágico' animaziozko filma. (Norvegia, 2020). Zuzendariak: Atle Solberg Blackseth eta Frank Mosvold. Iraupena: 79 minutu. Sarrera da lau euro.
Trokolo Teatroren eskutik. Sarrerak, lau euro.
Sarrerak, zortzi euro.
Juliette Binoche protagonista den En un muelle de Normandia (Frantzia, 2021, 106 min.) filma izango da. Sarrera: 5 euro.
Basque Underground Metal mugimenduak eta AGAKOk antolatuta, "potentzia handiko" hiru taldek eskainiko dute kontzertua: Hellwatch, Sönambularekin eta Balarrasa –Aramaioko eta Durangoko musikariekin osatuta–.
Keia eta Ginger taldeak zuzenean gaur gaztetxean. Sarrera da: bost euro soldatadunak eta hiru euro gabeak.
'No somos nada' filma. Zuzendaria: Javier Corcuera. Iraupena: 100 minutu. Sarrera da bost euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Eraberritu den Natur Eskola bertatik bertara ikusteko aukera. 17:00etan, bisita gidatua egongo da.
'Hegaztiak, bizi-zantzuak', Félix Calvo izadi-argazkilariaren (Irun, 1957) erakusketa da. Natur Eskolak antolatu duen ingurumen jardunaldien barruan.