Udalak antolatuta Hika ikastaroa Juan Martin Elexpururen eskutik. Bina orduko lau saio izango dira. Azaroaren 23an, 25ean eta 30ean eta abenduaren 2an. Azaroaren 19an amaitzen da izena emateko aukera. Bideak dira udaletxean, liburutegian edo elgetanberbetan@elgeta.eus helbide elektronikoan.
Memoria Eraikiz emakume biktimen eta biziraun dutenen ahotsa eta testigantzak bilduko dituen memoria kolektiboaren eraikuntza, indarkeria matxisten aurkako estrategia gisa lantzeko apustua da.
Liburutegiko ipuin kontalari taldearen eskutik bi saio neska-mutikoendako. 16:55ean LH 3 - 4 eta 5 adineko umeendako; eta 17:35ean HH 5 eta LH 1 eta 2 taldekoendako.
Ehundik gora erakunde, elkarte edo kolektibo daude Oñatin, eta horien arteko elkarlanerako espazioa izan nahi du Aulkiak ekimenak.
17:30 – Musikale: Musika eskolako ikasleen kontzertu txikia – Plazan 19:00 – Bandaren Santa Zezilia kontzertu- Zaldibar antzokian Egitaraua: Russian dance suite Cote D`or In the mystic land of Egipto Bohemian Rhapsody Fandango fantasy
Itsaso Arrayagok eta beste bost ikerlarik egingo dute berba, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien baitan.
Migrazioari buruzko hausnarketa bultzatzeko helburuarekin, Binta y la gran idea film laburra eskainiko dute Irizar jauregian, Ndank Ndank elkartearen eskutik.
Irungo Gordailuan dago gordeta Arrikrutzeko lehoiaren hezurdura eta hori ikusteko irteera egingo dute gaur.
18:30ean, Azkaiter Pelox bandarekin rock-spinning saioa.
Edurne Pasabanen lana. Sarrerak, hiru euro.
Soraluzeko Blues hotsak egitarauaren baitan.
'El último duelo' filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Ridley Scott. Iraupena: 152 minutu. Sarrera da bost euro.
Imanol Ituiño magoarekin. Sarrerak, bost euro.
Ez Donk Amaitu egitasmoaren baitan. Gaurtik azaroaren 27ra arte.
Hamalau margolan bildu ditu bakarkako laugarren erakusketan. Ikusgai egongo da hilaren 30era arte.
Bergarako LHL Elkarteak antolatuta eta Miguel Altuna Lanbide Heziketaren eta Bergarako Udalaren laguntzari esker, Komunikazio Ez Sexistari buruzko formazioa eskainiko da Bergaran. Hiru saio izango dira, azaroaren 16, 23 eta 30ean, 17:30etatik 19:30etara, Miguel Altuna Lanbide Heziketan (presentziala), euskaraz eta dohainik. Ondoko puntu hauek landuko dira: Neutraltasuna eta hizkuntzen sexismoa. Komunikazio ez sexistarako baliabideak eta errekurtsoak. Komunikabideko iruditeria genero ikuspegitik. Jendaurrean komunikatzeak sortzen diguna: Gorputz espresioa. Irakasleak: Iraitz Agirre Aranguren eta Oihana Jausoro Agirre, EMUN aholkularitzako berdintasun teknikari eta adituak izango dira.Oraindik plaza libre batzuk gelditzen dira. Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko 943 899 272 / 943 899 273 zenbakietara deituta edo ikastaroak@maltuna.eus helbideetara idatzita.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien baitan. Erakusketaren arduraduna egongo da gaurko inaugurazio ekitaldian.
Lan onenak saritu ostean, erakusketa zabalduko dute. Ikusgai egongo da hilaren 28ra arte.