2021/11/16 - 2021/11/30 09:09

Ikastaroa: Komunikazio ez sexista

Ikastaroa: Komunikazio ez sexista
Miguel Altuna Institutoko areto nagusia, Bergara
Bergarako LHL Elkarteak antolatuta eta Miguel Altuna Lanbide Heziketaren eta Bergarako Udalaren laguntzari esker, Komunikazio Ez Sexistari buruzko formazioa eskainiko da Bergaran.
 
Hiru saio izango dira, azaroaren 16, 23 eta 30ean, 17:30etatik 19:30etara, Miguel Altuna Lanbide Heziketan (presentziala), euskaraz eta dohainik.
 
Ondoko puntu hauek landuko dira:

 

  • Neutraltasuna eta hizkuntzen sexismoa.
  • Komunikazio ez sexistarako baliabideak eta errekurtsoak.
  • Komunikabideko iruditeria genero ikuspegitik.
  • Jendaurrean komunikatzeak sortzen diguna: Gorputz espresioa.
Irakasleak: Iraitz Agirre Aranguren eta Oihana Jausoro Agirre, EMUN aholkularitzako berdintasun teknikari eta adituak izango dira.

Oraindik plaza libre batzuk gelditzen dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko 943 899 272 / 943 899 273 zenbakietara deituta edo ikastaroak@maltuna.eus helbideetara idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak