Sarek antolaturiko azaroaren 21ean antolaturiko ekimen nazionalarekin bat eginik, Oñatiko Sarek, Sare eguna antolatu du.
Azaroaren 21ean, 12:00etan, elkarretaratzea egingo da Fernando Eskoriatza plazan, Saharar herriarekin elkartasuna adierazteko.
Sahara aske! Erreferenduma orain lemapean elkarretaratzea deitu dute.
Euskaraldiaren hasiera girotzeko Hankaz gora ipuin kontaketa izango dute 3 eta 10 urte bitarteko neska-mutikoek, Deibiz Amezturen eskutik.
'Las brujas' filma, haurrendako (AEB, 2020). Zuzendaria: Robert Zemeckis. Sarrera da lau eurotik.
Euskaraldiaren festa. Erdiko Kalea, Itxaropena eta Musakola globoz apaindu eta Ahobizi eta Belarriprest pasatuko dira, musikarekin, jai giroan, gonbidapena eginez, Euskaraldiari ongietorria egiteko.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Amaren intxaurrak ikuskizun berriaren estreinaldia azaroaren 21ean egingo da, Manuel Muñozen. Sarrerak, datorren astean jarriko dituzte salgai –azaroaren 2tik 6ra bitartean–, egunero, goizetan, kultura etxean –09:00etatik 13:00ak arte–, eta martitzen eta eguen arratsaldean, Ibarraundi museoan –17:00etatik 19:00ak arte–.
Giza katea egingo du Aretxabaletako Sarek Izan bidea ekimenaren baitan. Portasolgo autobus geltokitik irten eta Herriko Plazarainoko bidea egingo dute batzen direnek.
'El palacio ideal' filma (Frantzia, 2018). Zuzendaria: Nils Tavernier. Sarrera da bost eurotik.
Sare Herritarrak deituta Bidea gara, bidean gaude! Denak etxera! manifestazioa egingo dute Seber Altube plazatik abiatuta.
Zanguano Teatroa taldearen eskutik, gazteleraz. Sarrerak, zortzi euro.
Artgazki taldeko hogei argazkilarik egindako lanak. Bakoitzak launa argazki ipini ditu ikusgai, hilaren 28ra arte. Astelehenetik zapatura arte, 17:30etik 20:30era arte.
Gurutze Mujika pintorearen erakusketa ikusgai. Astelehenetik ostiralera 11:ooetatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Zapatuetan berriz, 11:00etatik 13:00etara.
Azaroaren 20tik 22ra bitartean Sarek antolatutako ekintzen baitan, antzuolarrek presoak etxeratzeko aldarrikapena egingo dute. Elkarretaratzea egingo dute egubakoitzero bezala, eta zapatuan argazki herrikoia aterako dute Zurrategin. Argazkiak eta bideoak egiteko deia ere egin dute preso eta senitartekoei babes adierazteko.
Hiru hamarkada bete ditu Kirol Argazkien Lehiaketak Bergaran, eta aurtengorako epaimahaiak aho batez hautatu ditu irabazleak. Bihar, azaroak 20, emango zaizkie sariak eta ondoren ikusgai egongo dira argazki horiek abenduaren 6ra arte, Aroztegin. Debagoiendarrek aurten ere ez dute hutsik egin: Juan Antonio Unzurrunzaga bergararrak bi sari irabazi ditu, eta Juan Jose Lopez Azurmendi bergararrak eta Aritz Gordo arrasatearrak, sari bana.