Osteguna, apirilak 23

16:00

'Ezberdin bezain eder' ipuin kontaketa musikala

online, Arrasate | Literatura

Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadok eskainiko dute saioa, bibliotekako atarian. 

'Ezberdin bezain eder' ipuin kontaketa musikala online

Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadok eskainiko dute saioa, bibliotekako atarian

16:00

'Gauean esnatzen delako' ipuin kontaketa

online, Arrasate | Literatura

Maite Francok eskainiko du saioa, bibliotekako atarian. 

'Gauean esnatzen delako' ipuin kontaketa online

Maite Francok eskainiko du saioa, bibliotekako atarian

17:30

Jende aurrean hitz egiteko ikastaroa BERTAN BEHERA

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, apirilaren 23an hasiko da. Guztira 6 saio izango ditu ikastaroak, ostegunetan izango direnak, 17:30etik 20:00etara bitartean. Ikastaroaren bitartez garatuko ditugu berba egiteko trebetasuna eta ziurtasuna. Horretarako, ditugun beldurrak identifikatu eta aztertuko ditugu, eta praktikan jarriko ditugu teknika batzuk beldur horiei aurre egiteko, betiere kontuan hartuz generoak zer eragin duen komunikazio prozesuan. Metodologia izango da parte hartzailea, uztartuko baititu teoria, talde hausnarketa eta praktika.

Jende aurrean hitz egiteko ikastaroa BERTAN BEHERA Arrasateko Emakume Txokoa

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, apirilaren 23an hasiko da. Guztira 6 saio izango ditu ikastaroak, ostegunetan izango direnak, 17:30etik 20:00etara bitartean. Ikastaroaren bitartez garatuko ditugu berba egiteko trebetasuna eta ziurtasuna. Horretarako, ditugun beldurrak identifikatu eta aztertuko ditugu, eta praktikan jarriko ditugu teknika batzuk beldur horiei aurre egiteko, betiere kontuan hartuz generoak zer eragin duen komunikazio prozesuan. Metodologia izango da parte hartzailea, uztartuko baititu teoria, talde hausnarketa eta praktika.

18:00

'Literatura, komikia eta erresistentzia: Joana Maiz' hitzaldia

Oñati | Literatura

Liburutegitik Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzera gonbidatzen zaituztegu eta gaur Yurre Ugartek hitzaldia eskainiko du online. Hitzaldian jorratuko duen gaia honakoa izango da: Literatura, komikia eta erresistentzia: Joana Maiz. Hitzaldia 18:00etan hasiko da eta esteka honetan klik eginda sartu ahal izango zarete:  https://meet.jitsi.si/OnatikoliburutegiaHitzaldia

Literatura Solasaldiak: 'Miñan'

Eskoriatzako Bibliotekan, Eskoriatza | Topaketa

Eskoriatzako Literatura Solasaldiak egitasmoaren barruan: Koordinatzailea: Mikel Albisu 'Aitaren Etxea'. Karmele jaio, martxoaren 26a, 18:00etan. 'Miñan'. Amets Arzallus, Ibrahima Balde, apirilaren 23a, 18:00etan. (Amets Arzallus bertan izango da) 'Iraultza Bertikala: Edo zergatik ibiltzen diren gizakiak zutik'. Ngugi Wa Thiongo, maiatzaren 28a, 18:00etan. Izen ematea eta informazioa: Eskoriatzako Bibliotekan (943 71 31 35 edo biblioteka@eskoriatza.eus).

Literatura Solasaldiak: 'Miñan' Eskoriatzako Bibliotekan

Eskoriatzako Literatura Solasaldiak egitasmoaren barruan:

Koordinatzailea: Mikel Albisu

'Aitaren Etxea'. Karmele jaio, martxoaren 26a, 18:00etan.

'Miñan'. Amets Arzallus, Ibrahima Balde, apirilaren 23a, 18:00etan. (Amets Arzallus bertan izango da)

'Iraultza Bertikala: Edo zergatik ibiltzen diren gizakiak zutik'. Ngugi Wa Thiongo, maiatzaren 28a, 18:00etan.

Izen ematea eta informazioa:

Eskoriatzako Bibliotekan (943 71 31 35 edo biblioteka@eskoriatza.eus).

18:00

Autoen oinarrizko mekanika ikastaroa BERTAN BEHERA

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, apirilaren23an hasiko da. Guztira 6 saio izango ditu ikastaroak, ostegunetan izango direnak, 18:00etatik 20:30era bitartean. Tailerraren asmoa da sustatzea geure buruan konfiantza edukitzea, jakingura, esperientzia eta autokudeaketa, kontuan hartuta autoen mekanikaren mundua gizonen mundua dela. Tailer teoriko-praktikoa izango da, eta jorratuko ditu: erremintak erabili eta ezagutzea, gurpilak aldatzea, oinarrizko mantentze lanak egitea (motorreko olioa, hozgarria, balazta likidoa), zer egin geratzen bazara bateria barik, pieza klabeak ezagutzea eta lokalizatzea, zer berrikusi bidaia bat egin baino lehen... eta beste batzuk!

Autoen oinarrizko mekanika ikastaroa BERTAN BEHERA Arrasateko Emakume Txokoa

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, apirilaren23an hasiko da. Guztira 6 saio izango ditu ikastaroak, ostegunetan izango direnak, 18:00etatik 20:30era bitartean. Tailerraren asmoa da sustatzea geure buruan konfiantza edukitzea, jakingura, esperientzia eta autokudeaketa, kontuan hartuta autoen mekanikaren mundua gizonen mundua dela. Tailer teoriko-praktikoa izango da, eta jorratuko ditu: erremintak erabili eta ezagutzea, gurpilak aldatzea, oinarrizko mantentze lanak egitea (motorreko olioa, hozgarria, balazta likidoa), zer egin geratzen bazara bateria barik, pieza klabeak ezagutzea eta lokalizatzea, zer berrikusi bidaia bat egin baino lehen... eta beste batzuk!

17:19
14:00

Ferixa Nagusiko jaietako kartel lehiaketa

danonartian@elgeta.eus, Elgeta | Lehiaketak

Maiatzaren 8ra arteko epea zabaldu du Udalak lanak jasotzeko. Aurten formatu digitalean bakarrik aurkeztu ahal izango dira proposamenak, eta aurreko edizioetan moduan herritarrek aukeratuko dute irabazlea. Lanak A3 formatuan aurkeztu behar dira danonartian@elgeta.eus helbidera bidalita eta jpg formatuan. Argibide gehiagorako: www.elgeta.eus

Ferixa Nagusiko jaietako kartel lehiaketa danonartian@elgeta.eus

Maiatzaren 8ra arteko epea zabaldu du Udalak lanak jasotzeko. Aurten formatu digitalean bakarrik aurkeztu ahal izango dira proposamenak, eta aurreko edizioetan moduan herritarrek aukeratuko dute irabazlea. Lanak A3 formatuan aurkeztu behar dira danonartian@elgeta.eus helbidera bidalita eta jpg formatuan.

Argibide gehiagorako: www.elgeta.eus

Debagoieneko ikuspegiak Instagramen

Partekatu zure argazkia #ezagutudebagoiena hashtag-arekin Ekimen honen bitartez Debagoieneko ikuspegiak jaso nahi ditugu, zuen begiradekin gure eskualdea orain arte ikusi ez dugun bezala ezagutu eta ezagutarazteko. Horretarako, zuen leihotik, balkoitik edo terrazatik argazki bat atera eta zuen Instagrameko profilean argitaratu behar duzue #ezagutudebagoiena hashtag-arekin. Gainera,  herria eta deskribapen txiki bat gehitu ikusten dugunaren berri izateko. Apirilaren 6tik 26ra, egunero zuek argitaratutako argazki bat aukeratuko dugu eta gure profilean jarriko dugu. Era berean,  parte hartzaile guztien artean, debagoieneko produktu sorta bat zozketatuko dugu astero. Info gehiago: www.turismodebagoiena.eus

Debagoieneko ikuspegiak Instagramen

Partekatu zure argazkia #ezagutudebagoiena hashtag-arekin

Ekimen honen bitartez Debagoieneko ikuspegiak jaso nahi ditugu, zuen begiradekin gure eskualdea orain arte ikusi ez dugun bezala ezagutu eta ezagutarazteko. Horretarako, zuen leihotik, balkoitik edo terrazatik argazki bat atera eta zuen Instagrameko profilean argitaratu behar duzue #ezagutudebagoiena hashtag-arekin. Gainera,  herria eta deskribapen txiki bat gehitu ikusten dugunaren berri izateko.

Apirilaren 6tik 26ra, egunero zuek argitaratutako argazki bat aukeratuko dugu eta gure profilean jarriko dugu. Era berean,  parte hartzaile guztien artean, debagoieneko produktu sorta bat zozketatuko dugu astero.

Info gehiago: www.turismodebagoiena.eus

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»