Beinke Loramendi dantzaren derrigorrezko entsegua –parte hartuko duten guztiek egin beharrekoa–, sanmigeletarako prestatzeko.
'El ser querido' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Rodrigo Sorogoyen. Iraupena: 135 minutu. Gaur ikuslearen eguna da; sarrera da 4,50 euro.
Irailaren 21etik 27ra egongo da ikusgai erakusketa San Joxepe Jubilatuen Elkartean. Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunaren baitako egitarauan antolatutako ekintza da.
Edurne Iriondo Plazak Oñatiko fabriketan emakumeek egin duten lana aztertu du Selma Huxley ikerketa bekarekin. Horren bueltako erakusketa jarri dute Emakumion Etxian. Bisita gidatuak egongo dira: irailaren 15ean, 11:00etan; irailaren 16an, 11:00etan –gazteleraz–; irailaren 17an, 18:30ean eta irailaren 23an, 18:00etan –gazteleraz–. Erakusketaren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea.