Egoera onean dagoen material garbia jasoko da: bizikletak, trizikloak, patineteak, kaskoak, eskularruak... (Ez da patinete elektrikorik jasoko). Saltzen ez den materiala edo bildutako dirua irailaren 22an bueltatuko zaie jabeiei. 11:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Garbigune ibiltaria Olakua auzoan egongo da gaur, autobus geltokiaren ondoan, 10:30etik 21:00etara.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta, bi urtean behin egiten den 80 urtetik gorakoendako bazkaria. Izen-ematea abuztuaren 30era arte, 11:00-12:00 artean, Ozkarbi elkartean.
Nahia Sanzo Ruiz de Azua soziologo, kazetari eta Geopolitikaz taldeko kideak Ukrainako gerra eta feminismoa izango ditu hizpide.
Euskarazko taldea elkartuko da Mikel Albisuk gidatuta eta Maja Haderlap idazlearen Ahanzturaren aingerua liburua izango dute hizpide.
Beinke Loramendi dantzaren entsegua, sanmigeletarako prestatzeko.
Matrikula epea zabalik Udal Euskaltegiko datorren ikasturterako. Irailaren 18ra arte. 943 78 24 96 edo euskaltegia@onati.eus. Eltzian.
Yoga ezagutu nahi dutenei zuzendutako ikastaroa, Sanatana Dharma Oñatiko Yoga Eskolak antolatuta. Lau eguneko ikastaroa: irailak 15, 17, 22 eta 24. Bi ordu egun bakoitzean, goizean edo arratsaldean: 09:30etik 11:00etara eta 19:00etatik 20:30era.
Edurne Iriondo Plazak Oñatiko fabriketan emakumeek egin duten lana aztertu du Selma Huxley ikerketa bekarekin. Horren bueltako erakusketa jarri dute Emakumion Etxian. Bisita gidatuak egongo dira: irailaren 15ean, 11:00etan; irailaren 16an, 11:00etan –gazteleraz–; irailaren 17an, 18:30ean eta irailaren 23an, 18:00etan –gazteleraz–. Erakusketaren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
Herribusa DOAKOA aste osoan zehar. Eskolara Oinez ekimena Arrasateko ikastetxeetan, LHko 2. eta 3. zikloko ikasleentzat, Udalako Ingurumen Eskolako irakasleek gidatuta.
Irailaren 19an egingo den haurren danborradarako entsegu orokorra, Eltzian.Danborra jotzen duten haur guztiak bertaratu beharko dira eta larruzko gerrikoa eraman beharko dute.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.