Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, apirilaren23an hasiko da. Guztira 6 saio izango ditu ikastaroak, ostegunetan izango direnak, 18:00etatik 20:30era bitartean. Tailerraren asmoa da sustatzea geure buruan konfiantza edukitzea, jakingura, esperientzia eta autokudeaketa, kontuan hartuta autoen mekanikaren mundua gizonen mundua dela. Tailer teoriko-praktikoa izango da, eta jorratuko ditu: erremintak erabili eta ezagutzea, gurpilak aldatzea, oinarrizko mantentze lanak egitea (motorreko olioa, hozgarria, balazta likidoa), zer egin geratzen bazara bateria barik, pieza klabeak ezagutzea eta lokalizatzea, zer berrikusi bidaia bat egin baino lehen... eta beste batzuk!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.