17:00 Umeen eta nerabeen pilota txapelketa. 19:00 Maria Vaquerizoren kontzertua.
Jaien hasiera: 18:00 Aretxabaletako erraldoi eta buruhandien konpartsa, Aretxabaletako gaiteroekin batera. Ondoren: Erraldoien Konpartsa. 19:00 Erromerixie Atxabaltan taldearekin erromeria. 21:00 Kantu afaria, Sei Pistols & Trabuko bat taldearekin –eguraldiaren arabera, Herriko plazan edo Iturrigorri frontoian egingo da–.
18: 00etan: Migelitaren jeitsiera eta bolo-bolua.18:30ean: Umeentzako karaokea.19:30ean: buzkantza janaren hasiera.22:00etan: Lamiaren etorrera.22:30ean: 11. Kontzertu akustikoa: Oier eta Aratz.00:20ean: berakatz sopa.
Etxaguen auzoan San Migel jaiak ospatuko dituzte. Egubakoitzeko egitaraua: 19:00 Jaien hasiera, Ikurrinaren igoera eta etxafuegoak. 21:00 Bertso afaria. Bertsolariak: Bittor Altube eta Aitor Tatiegi. Gai jartzailea: Danel Herrarte. Afal ostean, opari ezkutuaren zozketa izango da. Bertsolarien desafioaren arabera bertso-kanpaiak izango dira ordu-txikitan.
Paris-Roubaixko podiumera igo zen Jesus Mujika Errasti (Urretxu, 1926) txirrindulariaren bizitza jasotzen duen liburua aurkeztuko dute Dorletako Santutegian. Haren ama gatzagarra zen, Maria Candelaria Errasti, Arrikurtz baserrikoa zen. Liburua Emilio Ortiz Quilesek idatzitakoa da.
Zabalotegiko jaiak ospatuko dituzte irailaren 25etik 27ra. Honakoa da egubakoitzeko egitaraua: 19:00 Jaiei hasiera. 19:15 Buruhandiak. 19:30 Pintxopotea. 20:00 Seiga taldea. 20:00-22:00 Bokatak salgai. 22:00 Mus Txapelketarako izen-ematea Zabalotegiko frontoian. Zortzi erregetara zeinurik gabe. 22:30 Mus Txapelketa, Zabalotegiko frontoian.
Aitor Castells Mallorcako abeslari, konpositore, produktore, multi-instrumentalista eta idazlea da. Espainiar musikako irudi misteriotsuenetariko bat. Azken hamarkadan, sei album, bi soinu banda eta askotariko kolaborazioak argitaratu ditu.
19:30 Jaien hasiera, etxafuegoak, kanpai doinuak, San Migelen jaitsiera eta herri dantza Angiozarko dantzariekin. 20:00 Patata tortilla lehiaketa. 22:00 Gordon Calling-en kontzertua.
AmaHiru antzerki konpainiaren antzezlana. Doan. Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunaren baitako egitarauan antolatutako ekintza da. Sinopsia: Etxebizitzaren gaia gaur egun kezka gehien sortzen dituenetako bat da. Horren inguruan hausnartzen du amaHiru konpainiak bere antzezlanean, 'Etxea'. Antzezlanak etxebizitzaren egoera, zaintza kolektiboa, kaleratzeak edota galdutako lagunak ditu ardatz.
Ana Goitiaren 'Katana' umorezko bakarrizketa, Espaloian. Ana handia da, galanta, bizitzan gertatzen zaion guztia ere handia da eta kontatzeko modua ere halakoa dauka. Normalean konturatzen ez garen gauzetan jarriko du arreta bakarrizketa honetan. Sarrera 10 euro.
Irailaren 21etik 27ra egongo da ikusgai erakusketa San Joxepe Jubilatuen Elkartean. Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunaren baitako egitarauan antolatutako ekintza da.
Edurne Iriondo Plazak Oñatiko fabriketan emakumeek egin duten lana aztertu du Selma Huxley ikerketa bekarekin. Horren bueltako erakusketa jarri dute Emakumion Etxian. Bisita gidatuak egongo dira: irailaren 15ean, 11:00etan; irailaren 16an, 11:00etan –gazteleraz–; irailaren 17an, 18:30ean eta irailaren 23an, 18:00etan –gazteleraz–. Erakusketaren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
Udazkenerako prestatu ditugun ikastaro, tailer eta topagune iraunkorretan izena emateko epea zabalik dago irailaren 25era bitartean Irailaren 28tik urriaren 2ra arte, lekua duten ikastaroak osatzeko izena eman ahalko da. Galdetu Emakume Txokoan! Jabetz eskolak eskaintzen dizu konfiantzazko espazio segurua, elkar zaintzeko eta elkarrekin ikasteko eta taldean indartzeko eta eragiteko . Zatoz!
Intxorta 1937 Kultur Elkarteak antolatutako erakusketa ikusgai izango da Kulturateko klaustroan, astelehenetik zapatura, 17:00etatik 20:00etara.
Simon Arrieta Pintura Lehiaketako lanekin erakusketa jarriko dute, Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Gazteleraz ikusi ahalko da Javier Ambrossik eta Javier Calvok zuzendutako filma.