Biologia Zientzietan lizentziatu Iker Badiolak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Emakumeendako ikastaroa Chiara Bockstahler-ek bideratuta. Gazteleraz eta euskaraz. Emakumion Etxian eta Okitañoko ortuetan. Bi astetik behin. Interesatuen arabera zehaztuko ditugu hitzorduak.
Gaztetxoendako ekimena. Izena, hemen.
Arrasateko hiru ludoteketan. Izena, hemen.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
1980ko eta 1990eko hamarkadetan heroinak eta HIESak Zumarragan eta Urretxun eragindako gizarte tragedia gogorarazten duen dokumentala.
Kolonbiako Cauca eskualdean, gerrillen, talde paramilitarren eta estatuko indarren arteko gatazken eta hainbat prozesu sozialen gainean egingo dute berba Natalia Trochezek eta Jonathan Centenok.
Lucia Berlin (Alaska, AEB, 1936-Marina del Rey, AEB, 2004) idazlearen Manual para mujeres de la limpieza liburuaren bueltan jardungo dute Monica Leiva kazetari eta idazleak gidatuta.
Disko bat abiapuntu hartuta, haren historia, testuinguru kulturala, egileak, abestiak eta eraginak ezagutzeko eta horien inguruan hitz egiteko aukera. Gaurko diskoa: Bob Dylan-en 'Desire'. Dinamizatzailea: Joserra Rodrigo.
Pol-Pol Mendizale Elkarteak antolatutako Mendi Astean izango da Mattin Iñiguez (Zegama, 1985) eta X-Alps probako ikus-entzunezkoa proiektatuko du. Ostean, solasaldia egongo da.
Zer da Guraso Eskola? 15 guraso inguruk osatutako taldea, non Nerea Mendizabalek saio praktiko eta dinamikoak emango dituen. Gurasoen kezka, galdera, zailtasun edo egoeretatik abiatzen da. Askotariko gaiak lantzen ditugu: autonomia, mugak, sariak eta zigorrak, beldurrak, heriotza edo gaixotasunaren gaia nola landu, sexualitatea, agresibitatea, gurasoon esku hartzea, anaia-arreba berrien etorrera, egoera gatazkatsuak... adibide batzuk jartzearren. Guraso eta pertsona moduan hazteko gune paregabea da, haurra begiratzeko eta ulertzeko modu berriak deskubritzen laguntzen duena eta gurasooi konfiantza, ezagutza eta baliabide gehiago eskaintzen dizkiguna. Hemen guraso baten aipamena: "Taldea finkoa da. Parkekatzeko gune seguru bat da. Anitza eta era berean, kezka eta behar unibertsalek baitzen gaituena. Nereak eskarmetu handia du eta egoera denetatik ikasteko aukera ematen digu. Nire kasuan, gurasotazunaz gain, pertsona bezala hazten laguntzen dit. Nire burua sakonago ezagutu, konektatu eta errespetatzen ikasten ari naiz".
Intxorta 1937 Kultur Elkarteak antolatutako erakusketa ikusgai izango da Kulturateko klaustroan, astelehenetik zapatura, 17:00etatik 20:00etara.
Ikastaro honetan irudiak sortzen eta irudien bitartez kontatzen ikasiko da. Ilustrazio teknika desberdinak frogatu eta eskuaren bitartez irudimenarekin jolastuz. Prezioa: 30 euro. Bazkideek 28 euro. Aditua: Olaia Benito Izen-ematea: 651707936 edo emakumeak@ekinemakumeak.eus