Arrasateko Udalak eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioak elkarlanean antolatutako saioak. Eman bizia zure saltokiari: sormena estrategia eta Adimen Artifiziala. Eduki erakargarria planifikatzea eta diseinatzen, zure komunitatearekin konektatzen, gertatzen ari dena aztertzen eta AA sare sozialen inguruan aplikatzen ikasiko duzu. Irakaslea: June Aymat, Marketing digitalean Community Managerrean aditua. Iraupena: 10 ordu. Hizkuntza: Gaztelania. Informazio gehiago: formacion@fmg.es, watsapp bidez 688 83 26 20-ra idatzita edo 943 425 557 telefonora deituta.
Deba Garaia Landa Garapenak ematen duen zerbitzua. Elgetaren kasuan aurrez deitu behar da zerbitzua eskatzeko. Deitzen ez bada kamioi ez da pasatzen. Batuko den plastiko mota: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Belar boletan erabiltzen den plastikoa. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Negutegiak estaltzeko plastikoa. Utzi plastikoa ARRATSALDEZ, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretik deitu adosteko. Bilketa lekuren bat aldatzea nahi bada, deitu 943 76 25 47 telefonora. Adi, apirilean ez da zerbitzurik emango.
Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa, belar boletakoa eta negutegietan eta lurra estaltzeko erabiltzen dena ortuan. Bilketa puntuak –arratsaldez–, finkatutako lekuetan: Aretxabaletan: Lausita; Bainuetxe; Oroko bidegurutzean. Oñatin: Zañartu, Zuazola inguruan; Murgialdai, Asentsio ermitan. Olabarrieta, autobus geltokian; musika eskola gainaldean. Bergaran: Ugarrixa, granja parean; Muinondo, trenbide ondoan; San Juan auzoko eliza aurreko plazan. Aurrez deituta: Antzuola: ekarpen gune ondoan. Aurrez deitu. Arrasate: Udala, Bedoña eta Garagartza. Aurrez deitu eta lekua adostuko da. Bergara: Elosu. Aurrez deitu eta lekua adostuko da Elgeta. Aurrez deitu eta lekua adostuko da Eskoriatza. Aurrez deitu eta lekua adostuko da. Leintz Gatzaga: Aurrez deitu eta lekua adostuko da. Beste punturen batean jaso nahi bada aurretik deitu: 943 76 25 47
"Pena litzateke, gutxi egin dezakegula uste izanagatik, EZER EZ EGITEA" dokumentalaren aurkezpena. Maiu Etxeberria Benito eta Lander Aranburu Gomendio egileek Hotz Oñati elkarteari buruz gertatutako dokumentala da. Lekua: Oñatiko kultur etxea Eguna: Irailaren 22a Ordua: 19:30
Irailaren 21etik 27ra egongo da ikusgai erakusketa San Joxepe Jubilatuen Elkartean. Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunaren baitako egitarauan antolatutako ekintza da.
Yoga ezagutu nahi dutenei zuzendutako ikastaroa, Sanatana Dharma Oñatiko Yoga Eskolak antolatuta. Lau eguneko ikastaroa: irailak 15, 17, 22 eta 24. Bi ordu egun bakoitzean, goizean edo arratsaldean: 09:30etik 11:00etara eta 19:00etatik 20:30era.
Edurne Iriondo Plazak Oñatiko fabriketan emakumeek egin duten lana aztertu du Selma Huxley ikerketa bekarekin. Horren bueltako erakusketa jarri dute Emakumion Etxian. Bisita gidatuak egongo dira: irailaren 15ean, 11:00etan; irailaren 16an, 11:00etan –gazteleraz–; irailaren 17an, 18:30ean eta irailaren 23an, 18:00etan –gazteleraz–. Erakusketaren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
Herribusa DOAKOA aste osoan zehar. Eskolara Oinez ekimena Arrasateko ikastetxeetan, LHko 2. eta 3. zikloko ikasleentzat, Udalako Ingurumen Eskolako irakasleek gidatuta.
Simon Arrieta Pintura Lehiaketako lanekin erakusketa jarriko dute, Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.