Arrasateko San Juan de Dios ospitaleko terapia okupazionalean diharduten erabiltzaileak kalera irtengo dira, urtean zehar egindako eskulanak saltzera.
Kuartela kultur elkarteak antolatuta Herrixa Kuartelera! ekimena: 19:30 Kalejira Mitarte kaletik kuartelera, gaiteroekin. 20:30 Musika emanaldiak: Ezereza, Eztailen (Zaldibar), Ganibet (Altsasu) eta Ateri.
Rojo Telon taldeak zirkua, antzerkia, dantza eta umore absurdoa uztartzen dituen kale ikuskizuna aurkeztuko du. Festa handi bat ospatu nahi duten lau pertsonaia ditu protagonista: Maritxu eta bere hiru lehengusinak. Laukoteak, zirku teknika desberdinen bidez, grabitateari aurre egingo dio. *Eguraldi txarra egingo balu, frontoian.
Ramona's First Evil Boyfriend konfinamenduan sortu zuten Andrea Pozok eta Josemari Unanuek. Lehen lan auto-ekoiztuak Kutxa Kultur eta Vilasound Bilbao programetara eraman zituzten. 2022an Mnemosyne kaleratu zuten, folk, shoegaze eta pop-rock doinuak uztartuz eta hainbat aretotan aurkeztu zuten zuzenean. 2025ean EATXI grabatu zuten Azkue Soinua estudioan, soinu garbiago eta finduagoarekin, euskarazko eta gaztelaniazko letrekin, taldearen espontaneotasuna mantenduz.
'La bola negra' filma (Espainia, 2026). Zuzendaritza: Los Javis, Javier Ambrossi, Javier Calvo. Iraupena: 155 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:15ean.
Abeslari nafarrak 2025ean Zerrautsa eta Zura kaleratu ditu: natura eta barne-mugimendua ardatz dituen lana, "zura" sendotasunaren ikur eta "zerrautsa" hauskortasunaren arrasto gisa ulertuta. Sarrera: 14 euro.
Zer da Guraso Eskola? 15 guraso inguruk osatutako taldea, non Nerea Mendizabalek saio praktiko eta dinamikoak emango dituen. Gurasoen kezka, galdera, zailtasun edo egoeretatik abiatzen da. Askotariko gaiak lantzen ditugu: autonomia, mugak, sariak eta zigorrak, beldurrak, heriotza edo gaixotasunaren gaia nola landu, sexualitatea, agresibitatea, gurasoon esku hartzea, anaia-arreba berrien etorrera, egoera gatazkatsuak... adibide batzuk jartzearren. Guraso eta pertsona moduan hazteko gune paregabea da, haurra begiratzeko eta ulertzeko modu berriak deskubritzen laguntzen duena eta gurasooi konfiantza, ezagutza eta baliabide gehiago eskaintzen dizkiguna. Hemen guraso baten aipamena: "Taldea finkoa da. Parkekatzeko gune seguru bat da. Anitza eta era berean, kezka eta behar unibertsalek baitzen gaituena. Nereak eskarmetu handia du eta egoera denetatik ikasteko aukera ematen digu. Nire kasuan, gurasotazunaz gain, pertsona bezala hazten laguntzen dit. Nire burua sakonago ezagutu, konektatu eta errespetatzen ikasten ari naiz".
Intxorta 1937 Kultur Elkarteak antolatutako erakusketa ikusgai izango da Kulturateko klaustroan, astelehenetik zapatura, 17:00etatik 20:00etara.
Dantza urbanoak: mugitu libre eta aske sentitu. Emakumion Etxiak udazkenerako antolatutako eskaintzaren barruan. Bideratzailea: Goretti Abaunz. Hartzaileak: 14 eta 18 urte arteko neska eta lgtbiq+ pertsonak. Egubakoitzetan urriaren 9tik abenduaren 18ra.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.