2026-2027 ikasturterako erronken eta asmoen berri emango dute.
Oñatiko jaietan, gaur: 10:00 - 12:00 Sokamuturra, plazan, Ibiri ganadutegiko zezenekin 15:00 Bazkaria, txosnagunean 17:30 - 19:30 Sokamuturra plazan, kale Barrian eta Atzeko kalen. Lopene ganadutegiko zezenekin 18:00 Burrunba elektrotxarangarekin kalejira 18:00 Dibertsioak, txosnagunean 20:00 Puro Relajo taldearen kontzertua, plazan
Bizihabi programaren helburua da harremanetan jartzea etxean logela libre bat duten 65 urtetik gorako pertsonak, alokairu eskuragarria bilatzen duten 35 urtetik beherako gazteekin.
Zer da Guraso Eskola? 15 guraso inguruk osatutako taldea, non Nerea Mendizabalek saio praktiko eta dinamikoak emango dituen. Gurasoen kezka, galdera, zailtasun edo egoeretatik abiatzen da. Askotariko gaiak lantzen ditugu: autonomia, mugak, sariak eta zigorrak, beldurrak, heriotza edo gaixotasunaren gaia nola landu, sexualitatea, agresibitatea, gurasoon esku hartzea, anaia-arreba berrien etorrera, egoera gatazkatsuak... adibide batzuk jartzearren. Guraso eta pertsona moduan hazteko gune paregabea da, haurra begiratzeko eta ulertzeko modu berriak deskubritzen laguntzen duena eta gurasooi konfiantza, ezagutza eta baliabide gehiago eskaintzen dizkiguna. Hemen guraso baten aipamena: "Taldea finkoa da. Parkekatzeko gune seguru bat da. Anitza eta era berean, kezka eta behar unibertsalek baitzen gaituena. Nereak eskarmetu handia du eta egoera denetatik ikasteko aukera ematen digu. Nire kasuan, gurasotazunaz gain, pertsona bezala hazten laguntzen dit. Nire burua sakonago ezagutu, konektatu eta errespetatzen ikasten ari naiz".
Intxorta 1937 Kultur Elkarteak antolatutako erakusketa ikusgai izango da Kulturateko klaustroan, astelehenetik zapatura, 17:00etatik 20:00etara.