2020/04/06 - 2020/04/26 00:00

Debagoieneko ikuspegiak Instagramen

Debagoieneko ikuspegiak Instagramen

Partekatu zure argazkia #ezagutudebagoiena hashtag-arekin

Ekimen honen bitartez Debagoieneko ikuspegiak jaso nahi ditugu, zuen begiradekin gure eskualdea orain arte ikusi ez dugun bezala ezagutu eta ezagutarazteko. Horretarako, zuen leihotik, balkoitik edo terrazatik argazki bat atera eta zuen Instagrameko profilean argitaratu behar duzue #ezagutudebagoiena hashtag-arekin. Gainera,  herria eta deskribapen txiki bat gehitu ikusten dugunaren berri izateko.

Apirilaren 6tik 26ra, egunero zuek argitaratutako argazki bat aukeratuko dugu eta gure profilean jarriko dugu. Era berean,  parte hartzaile guztien artean, debagoieneko produktu sorta bat zozketatuko dugu astero.

Info gehiago: www.turismodebagoiena.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak