San Martin eguna: 11:00 Diana, Bergarako Txistulari Bandarekin. 11:30 Kalejira Musika Bandarekin. Ibilbidea: Fraiskozuri, Zurradero, Ibargarai, Herrilagunak, Irala, Irizar, Bideberri, Fraiskozuri. 12:00 Errekortadore Eskola Ibiltaria, Seminarioko patioan. 12:30 Bergarako Musika Bandaren kontzertua, Udal pilotalekuan. 17:30 Haurren danborrada. Ibilbidea: Udal biltegia, Masterreka, Bideberri, Herrilagunak zubia, Oxirondo. Musika eskolaren Gazte bandaren laguntzarekin. Bukatutakoan txokolatea parte-hartzaile guztientzat, Santa Marinako arkupeetan. 20:00 Pantxoa eta Peio-ren Azken Dantza kontzertua, Oxirondo gunean. Txosnagunea: 18:30 Irekiera.
'Bye Bye gizontxo (Barrunbe proiekzioa) antzezlana.
18:00etan: 40 Urte Memoriaren eskutik liburuaren aurkezpena. 18:30ean: Justizia hitzaldia, Iratxe Urizar eta Josu Ibargutxiren eskutik.
Taloak zelan egin irakatsiko dute Loramendi euskara elkarteak antolatuta. Izena emateko azken eguna irailaren 15a da: euskara@loramendielkartea.eus edo 685 75 67 29.
Olazar Jubilatu Elkarteak antolatuta, merixendia egingo dute Gernika Plazan.
Matrikula epea zabalik Udal Euskaltegiko datorren ikasturterako. Irailaren 18ra arte. 943 78 24 96 edo euskaltegia@onati.eus. Eltzian.
Edurne Iriondo Plazak Oñatiko fabriketan emakumeek egin duten lana aztertu du Selma Huxley ikerketa bekarekin. Horren bueltako erakusketa jarri dute Emakumion Etxian. Bisita gidatuak egongo dira: irailaren 15ean, 11:00etan; irailaren 16an, 11:00etan –gazteleraz–; irailaren 17an, 18:30ean eta irailaren 23an, 18:00etan –gazteleraz–. Erakusketaren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
Herribusa DOAKOA aste osoan zehar. Eskolara Oinez ekimena Arrasateko ikastetxeetan, LHko 2. eta 3. zikloko ikasleentzat, Udalako Ingurumen Eskolako irakasleek gidatuta.
Eguraldi onarekin Larrañako futbol zelaian eta txarrarekin, Larrañako kantxan.