Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea. Uda osteko lehena.
Eneko Landaburu medikuak gorputzak berezkoa duen funtzio sendatzailearen eta osasunaren autogestioaren inguruko jakintza partekatuko du.
Beinke Loramendi dantzaren entsegua, sanmigeletarako prestatzeko.
'La Odisea' filma (Erresuma Batua, 2026). Zuzendaria: Christopher Nolan. Iraupena: 172 minutu. Gaur ikuslearen egun da. Sarrera da 4,50 euro.
Matrikula epea zabalik Udal Euskaltegiko datorren ikasturterako. Irailaren 18ra arte. 943 78 24 96 edo euskaltegia@onati.eus. Eltzian.
Edurne Iriondo Plazak Oñatiko fabriketan emakumeek egin duten lana aztertu du Selma Huxley ikerketa bekarekin. Horren bueltako erakusketa jarri dute Emakumion Etxian. Bisita gidatuak egongo dira: irailaren 15ean, 11:00etan; irailaren 16an, 11:00etan –gazteleraz–; irailaren 17an, 18:30ean eta irailaren 23an, 18:00etan –gazteleraz–. Erakusketaren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
Irailaren 19an egingo den haurren danborradarako entsegu orokorra, Eltzian.Danborra jotzen duten haur guztiak bertaratu beharko dira eta larruzko gerrikoa eraman beharko dute.
Eguraldi onarekin Larrañako futbol zelaian eta txarrarekin, Larrañako kantxan.