Txanda dendari elkartearen 'Azken txanpa' outlet azoka. Denda bakoitzaren kanpoaldean egongo dira produktuak, denda ordutan. Gaur, goiz eta arratsalde, eta bihar, goizean.
20. Ixadebalde merkealdien azoka egingo dute Aretxarteko kideek komentuan. Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00.50 euroko sei bonu zozketatuko dituzte.
Ipuin kontalari boluntario taldearen eskutik hiru saio neska-mutikoendako, liburutegian. 17:00-17:20, LH3tik aurrerakoak. 17:30-17:50, 5 urteko gelatik gorakoak. 18:00-18:20, 2-3 urtetik aurrerako umeak.
Gipuzkoako Topaketa Sozialistak antolatu dituzte Bergaran. Egitaraua: 17:30, Harrera. 18:30, Proletarizazioa eta antolakuntza forma berriak, Seminarixoan. 21:00, Afaria. 22:00, Kontzertua, Kartzela zaharrean.
'Ur publikoaren fluorazioa. Berraztertu beharreko gaia' izeneko hitzaldia egongo da gaur. Hizlaria: Steve Carr
4 eta 6 urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketa izango da gaur, Lur Kortaren eskutik. Emanaldia 18:00etan hasiko da haur liburutegian.
Teknologia digitalen erabilera pedagogikoan aditua den Amaia Arroyok gidatuko du saioa. Doakoa izango da eta gaian interesa duen edonorentzat irekia.
Batzar irekiak egingo ditu EH Bilduk. Besteak beste, apirilaren 5eko EAEko hauteskundeak, Epeleko zabortegia eta bidesariak izango dituzte aztergai. Batzarrak, otsailaren 28an eta martxoaren 4an egingo dira.
Leintz Gatzagako Udalak antolatuta, Vasco-Navarro trena Arrasaten izeneko dokumentala proiektatuko da otsailaren 28an, 19:00etan, liburutegian. Arrasateko Udal Bibliotekak egindako ikus-entzunezkoa ikusteaz batera, aurkezpena egingo dute gonbidatu bezala izango diren Olatz Bartolomek eta Alberto Loitik.
Aretxabaletako bandak emanaldia eskainiko du komentuan.
Bergarako mendi astearen baitan, Oihana Azkorbebeitiak hitzaldia eskainiko du, emakumea, ama eta kirolaria izatea zer diren azalduz. Solasaldia 19:00etan hasiko da Pol Pol aretoan.
Parrokiako misio taldeak antolatutako elkartasun afaria gaur Bidaurretan. Guinea Conakry-n martxan duten proiekturako, eskola egiteko, izango da batutako dirua
Lekeitiotik etorritako Gaz Limbo trap taldea izango du udaletxe zaharreko atartean Loramendi elkarteak gonbidatuta.
Treeline, 40 min., Gran Premio. Trailerra Climbing Blind, 57 min., Mejor película de escalada. Trailerra Sarrerak: 3 € saioko, 5 € bi egun. Sarrerak aldez aurretik kiroldegian.
Todd Haynes zuzendariaren Dark waters ( Aguas oscuras) filmean (Estatu Batuak, 2019, 126 min.) Mark Ruffalo, Anne Hathaway, Tim Robbins aktore ezagunak dira protagonista eta benetan gertatutako istorio bat dakarte. Sarrera: 4 euro.
Itziar Rekalde kontalariak Eros, eroso, ero izeneko saioa egingo du. Sarrera irekia. Elgetako udal liburutegiak Bibliobero jardueren barruan antolatua.
Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.
Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).
Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.
'Gure herrikideak: hiri-biodibertsitatea' eta 'Lemoizko borroka anti-nuklearra' izeneko erakusketa dago zabalik kultura etxeko erakusketa gelan. Natur Eskolako langileek antolatu dute, Ingurumen Jardunaldien barruan. Gaur da inaugurazio ekitaldia. Martxoaren 8ra arte egongo da zabalik.
Eskoriatza Lagunkoiak, Udalarekin batera, MatiaZaleak elkartearen Bakardadeari begira izeneko erakusketa jarriko du Ibarraundi museoan. Erakusketa egun eta ordu hauetan ikusi ahal izango da: Otsailak 24, 25, 26, 27 eta 28, 10:00etatik 14:00etara, eta martxoak 2, 3, 4, 5 eta 6, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Bakardadea ikusteko hainbat modu jasotzen duten argazkiek osatzen dute erakusketa, MatiaZaleak elkarteak udaran antolatutako argazki lehiaketan bildutakoen artetik egindako aukeraketa da, argazkiekin gozatzeko eta gogoeta egiteko espazio bat eskaintzeko asmoz. Proiektu hori iazko urte amaiera aldera gai berari buruzko gogoetak jasotzeko postontziak jarrita gauzatu zen nire lagun bakardadearentzako postalak izenekoarekin osatu da. Horren ondoren, postalak aprobetxatuz, herriko ikastetxeek gaia lantzen aritu ziren eta esperientzia interesgarria izan zela aipatu zuten.
Asteburu honetan Bergarako udal pilotalekuan izango ditugun partiduak hauek dira.
Beldekarrek, Bergarako udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Neguko Aukeren azoka antolatu du. Neguko beherapenak bukatzeko azken errematea izango da eta eskaintza bereziak prestatu dituzte.